Latinxua Sin Wenz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
3. lerroa:
'''''Latinxua Sin Wenz''''' ([[txinera]]z: 拉丁化新文字, [[Hanyu Pinyin|Pinyinez]]: ''lādīnghuà xīn wénzì'', hitze hitz "latindartutako idazkera berria") [[mandarinera|mandarin txineraren]] [[erromatartze]] ([[latindar alfabetoa|latindar alfabetorako]] transkribatze) sistema bat da, hasiera batean [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|Sobietar Batasunean]] garatua, [[1929]]an. ''Latinxua Sin Wenz''ak ondoren ''[[Hanyu Pinyin]]'' sistemak (gaur egun erabiltzen dena) hartutako hainbat ezaugarri ditu. Esaterako, ''c'' eta ''z'' hizkien edota ''ch'' eta ''zh'' digrafoen erabilera gaur egun ''Hanyu Pinyin''ak darabilen bera da. Zentzu horretan, ''latinxua sin wenz''a ''Hanyu Pinyin''aren aurrekaria da.
 
Txinera erromatartzeko beste sistema batzuk ez bezala ([[Wade-Giles]]a, adibidez), ''Latinxua Sin Wenz''a txineraren idazketa sistema estandar gisa sortu zen. Wade-Gilesa eta antzekoak, aldiz, txineraren hotsak latindar alfabetoaren bidez adierazteko sortu ziren, txinerazko izen nahiz termino zehatzak Europako hizkuntzetara itzuli ahal izateko. Horrela, ''Latinxua Sin Wenz''a txinatar idazketa sistema gainditu nahi zuten [[Txinako Herri Errepublika|Txinako]] hainbat intelektual erreformistak bultzatu zuten, txinera sistema fonetiko baten bidez idatzi ahal izateko.
 
== Ikus, gainera ==