Lasa eta Zabalaren hilketa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
:'''''Lasa eta Zabala''' izenburuak artikulu honetara dakar; [[Pablo Malo]]k zuzenduriko izen horretako filmari buruzkoa hau da: [[Lasa eta Zabala (filma)]]''
[[FileFitxategi:Joxi joxean baiona 001.JPG|thumb|330px|Lasa eta Zabalaren irudiak bahitu zituzten Baionako Tonneliers karrikaren inguruetan.]]
'''Lasa eta Zabalaren hilketa''' [[Euskal Herria]]n [[1983]] urtean [[Euskadi Ta Askatasuna|ETAren]] aurka izandako [[gerra zikin (argipena)|gerra zikineko]] hilketa izan zen, non Espainiako Gobernuko kargu politiko eta [[Guardia Zibila|Guardia Zibileko]] agintari eta kide zenbaitek Joxean Lasa eta Joxi Zabala Ipar Euskal Herrian errefuxiatutako [[euskadi Ta Askatasuna|etakide]] gazteak bahitu, Guardia Zibilaren [[La Cumbre jauregia|Donostiako La Cumbre jauregiko]] instalazioetan bortizki torturatu eta azkenik [[Alacant]]era eraman eta bertako landan [[erailketa|erail]] zituzten. Bahiketa eta ondorengo erailketa estatuko aparatuek antolatutako [[GAL]] erakundearen lehenengo ekintza izan ziren.
 
Erail ondoren, Lasa eta Zabalaren gorpuak lurperatu zituzten. 1984 urtearen hasieran, ezezagun batek erailketa [[GAL]]en izenean erreibindikatu eta gorpuak Busot herrian lurperaturik zeudela adierazi zuen; baina Lasa eta Zabala desagerturik jarraitu zuten, harik eta 1985 urtean Busot herrian halabeharrez aurkitutako gorpuzkiak 1995 urtean aztertu eta Lasa eta Zabalarenak zirela frogatu zen. Lekuko baten testigantzak 1983 urtean Donostian ziharduten [[Enrique Rodríguez Galindo]] [[Guardia Zibila]]ren komandantea eta beste zenbait guardia zibil inplikatu zituen hilketan. Ondorengo epaiketak Galindo, ordurako Guardia Zibileko jenerala, [[Ángel Vaquero]] teniente koronela, [[Julen Elgorriaga]] Gipuzkoako [[gobernadore zibil]] ohia eta Enrique Dorado eta Felipe Bayo guardia zibil ohiak erruduntzat jo eta kartzela zigorra jarri zien 2000 urtean. Espetxe zigorrak 70 urtetik gorakoak izan ziren arren, erantzule guztiak aske ziren 2004 urtean.
 
== Joxean Lasa eta Joxi Zabala ==
9. lerroa:
 
== Gertakariak ==
[[FileFitxategi:Bayonne-Rue des Tonneliers-20110313.jpg|thumb|180px|[[Tonneliers karrika]], Baionan, non Lasa eta Zabala bahitu zituzten.]]
[[1983]]ko [[urriaren 16]]ko 00:30 aldera, kalez jantzitako espainiar [[guardia Zibila|guardia zibilek]] [[Joxean Lasa]] eta [[Joxi Zabala]] [[Tolosa]]ko [[Euskadi Ta Askatasuna|ETAko]] kideak bahitu zituzten [[Baiona]]ko [[Tonneliers karrika]]n, haien lagun batek [[Arrangoitze]]ko jaietara joateko utzi zien autora sartzean. Bezperan, senide eta lagun batzuekin poteoan ari zirelarik, nabarmena izan zen ezezagun batzuek egiten zieten jarraipena.<ref>{{es}} [http://elpais.com/diario/2000/01/14/espana/947804411_850215.html Dos testigos afirman que los etarras vieron a policías españoles vigilándoles Dicen que sospecharon de un coche en el que iban dos personas], ''elpais.com'', 2000-01-14.</ref> Isilpean, bahitutako gazteak [[Donostia]]ra eraman eta Guardia Zibilak [[Aiete]] auzoan duen [[La Cumbre (Aiete)|La Cumbre]] jauregian sartu zituzten, guardia zibilen eskuetan betiere.
 
Gau horretan bertan, [[Oñati]]n [[Guardia Zibila]]ren konboi bat erasotu zuten eta gizon bat hil zen. [[Espainiako Langile Alderdi Sozialista|PSOE]] alderdiko [[Julen Elgorriaga]]
Gipuzkoako gobernadore zibila eta [[Enrique Rodríguez Galindo|Enrique Rodriguez Galindo]] Guardia Zibileko komandantea atentatu lekura joan ziren. [[Arrasate]]ko ospitalean gaua igaro ondoren, goizeko seirak aldera berri bat jaso zuten Intxaurrondoko kuarteletik: "Frantzian bi erori dira, eta hona ekarriko dituzte", Lasa eta Zabala bahiturik zeuden lekura erreferentzia eginez.
 
32. lerroa:
[[1995]]eko udaberrian, Alacanteko Polizia Judizialeko goi karguak, GAL erakundeari egozten zitzaizkion pertsonen desagerpenen kasuei erreparatuta eta kareaz egiten zuten erabilera antzekoaz konturatuta, Busot herrian atzemandako gorpuak Lasa eta Zabalarenak izan zitezkeela susmatu zuen. Gorpuzkinei autopsia eta ADN probak egin ostean, hipotesia baieztatu egin zen. Hamahiru urteren ostean, Lasa eta Zabalaren gorpuak identifikatu zituzten.
[[Fitxategi:Lasa eta Zabala gogoratuz.jpg|thumb|250px|Lasa eta Zabalaren desagerpenaren 25. urteurrena oroitzeko elkarretaratzea, [[Tolosa]]n. Manifestariek bi hildakoen erretratuak daramatzate]]
1995eko [[ekainaren 21]]ean, Lasa eta Zabalaren gorpuzkiak Euskal Herrira iritsi ziren. Zekartzan hegazkina [[Donostia-Hondarribia aireportua|Hondarribiko aireportuaaireportuan]]n lurreratu zen arratsaldez. Aireportuko atarian senitarteko, lagun eta herritar ugari bildu ziren bi gazteen senitartekoei babesa eman eta gorpuen bahiketa salatzeko. Espainiar poliziaren eta bildutakoen artean istiluak sortu ziren, eta hainbat lagun zauritu ziren. Carlos Bueren epaileak gorpuak heldu bezain laster lurpera zitzaten emandako aginduaren aitzakian, polizia indarrek gorpuak bahitu eta maite zituztenei haiengana gerturatzen utzi gabe eraman zituzten Tolosara. Hilerrian bildu zirenek ezin izan zieten azken agurra lasai eman GALek eraildako bi gazteei. [[Ertzaintza]]k gogor egin zuen senitarteko eta adiskideen aurka, eta hainbat pertsona zauritu zituen. Lasa eta Zabalaren familiek gogor salatu zuten polizia autonomikoaren jarrera. Hurrengo egunean Santa Maria parrokia leporaino bete zen bi gazteei eskainitako elizkizunean.
 
[[2000]]ko maiatzean, [[Espainiako Auzitegi Nazionala]]k sententzia atera zuen: [[Enrique Rodríguez Galindo|Enrique Rodriguez Galindo]], [[Julen Elgorriaga]], [[Angel Vaquero]], [[Felipe Bayo Leal]] eta [[Enrique Dorado]] Joxean Lasa eta Joxi Zabala bahitu, torturatu, erail eta desagerrarazteagatik 365 urteko kartzela zigorrera kondenatu zituzten. Aipatutako bakar batek ere ez ditu hamar urte eman kartzelan. Lekukoek azaldu dutenez, kartzelan egon ziren bitartean tratu preferentziala jaso zuten. Lasa eta Zabalaren hilketa espainiar epaitegietara iritsi den [[GAL]] kasuarekin loturiko sei kasuetako bat izan zen, guztira GAL erakundeak 27 pertsona erail zituen arren.
43. lerroa:
 
== Oroimena ==
* Tolosako [[Bentaundi]] auzoko plaza batean [[monolito]]a dago Lasa eta Zabalaren omenez. Haien omenezko ekitaldiak burutu izan dira bertan.
 
== Kultura eragina ==