«Larrunarri»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
| luberri = 370
}}
'''Larrunarri''' edo '''Txindoki'''<ref>Euskaltzaindia: [https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_eoda&Itemid=471&lang=eu&view=toponimia Euskal Onomastikaren Datutegia].</ref> [[Gipuzkoa]]ko hego-ekialdeko [[mendi]] bat da, [[Aralar]] mendilerrokoa. 1346 metroko garaiera du, eta [[Abaltzisketa]]<nowiki/>n kokatua dago. ''Nañarri'' esaten diote inguruko herrietan; ''Larrunarri'' izenaren aldaera fonetikoa da.<ref>Aimar MAIZ: [http://goierriekialdea.hitza.info/2011/06/16/goierriko-herrien-eta-mendien-izenak-arauz-finkatu-ditu-euskaltzaindiak/ «Goierriko herrien eta mendien izenak arauz finkatu ditu Euskaltzaindiak»], ''Goierri Ekialdeko Hitza'' 2011-06-16.</ref>
 
[[Gipuzkoa]]ko mendirik altuena ez izan arren, esanguratsuenetako bat da, bere itxura berezia dela eta. Biderik ohikoena [[Larraitz]]eko aparkalekutik abiatzen da eta bertaraino autoz gertura daiteke. [[Mendebalde]]ko ertza eskalatzeko aproposa da.
 
Geografikoki [[Tolosaldea]] eskualdean dagoen arren, [[Goierri]] eskualdeko leku askotatik ikusten da.
 
== Mitologia ==
[[IrudiFitxategi:Larrunarri edo Txindoki Gaintzatik, Euskal Herria.jpg|250px|righteskuinera|thumb|Larrunarri edo Txindoki mendia [[Gaintza]] udalerri ingurutik ikusia.]]
 
[[Euskal Herriko mitologia]]ren arabera, [[Mari]] jainkosak bertan du bizilekuetako bat ([[Anboto]], [[Aketegi]], [[Oiz (argipena)|Oiz]] edota [[Mondarrain]]... mendiekin batera), ondorioz Txindoki eta Mairen inguruko kondaira ugari daude; kondaira horietan ''Txindokiko Dama'' izenez aipatu ohi da.
 
Kondaira baten arabera Txindokiko Dama delakoa Amezketako Irabi baserriko neska bat izan omen zen. Behin batez bere amak madarikatu eta deabruak Txindoki gailur inguruko leizera behin betiko bizitzera eraman zuen.<ref>Larrunarri/Txindoki. Aralar, Cuadernos Pirenaicos. Miguel Angulo - Iñaki Alcalde. 2003. Sua edizioa. {{es}}</ref>
Igoera hau ohikoena eta mendizaleek gehien erabiltzen dutena da, nagusiki igoera luzeena baina errazena baita:
 
Larraitzeko aparkalekua atzean utzi eta Zamaoko langa edo ataka iragan ondoren pistan gorantz joango gara. Kastesui gainean eskuinera [[Gaztelu (mendia)|Auza-Gaztelu]] mendirantz doan bidea dago, baina gu pistan aurrera jarraitu beharko dugu. Pistan sigi-saga batzuk burutu ondoren, pista laga eta bide bazterrean dagoen markatutako bidezidor batean goruntz segituko gara.
 
[[IrudiFitxategi:Txindoki Zaldibitik, Euskal Herria.jpg|thumb|250px|leftezkerrera|Larrunarri edo Txindoki mendia [[Zaldibia]] ingurutik ikusia.]]
 
Bidezidor honetan gora Ameztiko langa edo atakara iritsiko gara, hemendik aurrera jarraituz azpialdean [[pinu]]di handi bat izango dugu, eta goialdera begiratu ezkero Txindoki mendiaren gailur dotorea ikusten da. Behin pinudia atzean utzita harkaitzean landutako bidezidor batean barneratuko gara, eta azkenik Oria iturrira iritsiko gara. Oria iturrian nahi izan ezkero [[ur]]ez hornitu edo atseden har dezakegu.
 
Oria iturria atzean utzi eta langa bat kokatzen den biragune bat. Aipagarria da biragune honen ezkerraldean, ''Tximista'' edo ''Rayo'' izeneko bidezidorra ere har dezakegula, baina bide hau Egurral lepora zuzenean doa eta oso muturreko malda gogorrak zeharkatzen ditu, hortaz oso mendizale trebatu edo zailduentzat bakarrik aholkatua dago.
 
Hortaz, jende gehienak hartu ohi duen bidea hartuko dugu: langa eta biragunea atzean utzi eta bidea malda gogor baten gorantz joango da, eta azkenik Zirigarateko atakara iritsiko gara; hortik, ordu arte egindako bidearen eta Oria iturriaren ikuspegi bikaina dago.
 
=== Muitzetik ===
Igoera hau aurrekoa baino laburragoa baina gogorragoa ere bada. Behin Larraitzeko aparkalekua eta Zamaoko atsedenlekua atzean utzi eta txindokirako igoerako bidea hasten den ataka edo langa iragaten da (905 metro; 0 ordu). Bide honetan gorantz jarraitu eta beste bidezidorretan sartu gabe, azkenean bidea antena errepikagailu batean amaitzen da.
 
Antena honen kokapenean dagoen bidezidor batean barneratu eta Muitzeko erreka zeharkatzen duen igoera malkartsu bat burutu ondoren Aralarko goi larreetara iritsiko gara (905 metro; 1 ordu, 10 min.). Leku honetatik [[Goierri]] nahiz [[Amezketa]]ko ikuspegi paregabeaz gozatu liteke.
Irudi:Txindoki.Euskal Herria.jpg|Txindoki mendia [[Ordizia]]tik ikusita
Irudi:Txindoki.jpg|Larrunarri mendia
Irudi:Txindoki cumbre.JPG|Txindokiren gailurra
Irudi:Txindoki placa.JPG|Txindokiren gailurreko plaka
Irudi:Txindokitik_ekialdera.JPG|Txindokitik ekialdera dagoen ikuspegia: Larraone mendia
 
 
[[Fitxategi:Txindoki1.jpg|thumb|700px|centererdian|Larrunarri edo Txindoki mendiaren ikuspegi panoramikoa.]]
 
== Ikus, gainera ==