«Langabezia»: berrikuspenen arteko aldeak

4 bytes removed ,  Duela 1 urte
t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Testu aldaketa automatikoa (-{{HezkuntzaPrograma}} +{{HezkuntzaPrograma|Ekonomia eta ekintzailetza}}))
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
'''Langabezia''' edo '''desenplegua''' da lan egiteko borondatea eta gaitasuna duten gizabanakoek —'''langabeek'''— gogoz kontra jasaten duten lanik ezeko egoera. Lanik eza pairatzen duen [[lan indar]] osoaren ehuneko gisa neurtzen da langabezia, maizenik [[langabezia#Langabezia tasa|langabezia-tasaren]] bidez: lanik ez duen [[biztanleria aktibo]]aren ehunekoa (lanean aritzeko adina izanik, lanean edo lan bila ari direnek osatzen dute biztanleria aktiboa).
 
Beraz, langabezia aztertzean kontuan izan beharreko faktore nagusietako bat da faktore demografikoa. Izan ere, [[jaiotza tasa|jaiotza]]- eta [[heriotza-tasa|heriotza-tasek]], biztanleriaren [[bizi itxaropen|bizi-itxaropenak]], edota [[migrazio]]-mugimenduek eragin handia dute langabeziaren bilakaeran.
 
== Lanaren eskaintza eta eskaria ==
[[Fitxategi:Akanpadadonostia004.jpg|thumb|250px|Langabezia-tasa altua izan da [[M-15 mugimendua]] eragin duten faktoreetako bat.]]
 
Lan-merkatuan parte hartzen duten alderdiak bi dira:
 
* Langileak: lana, ekoizpen-faktore garrantzitsua, eskaintzen dute ([[lan-eskaintza]]).
* '''Langabezia klasikoa:''' [[soldata]]-maila altuegiei dago lotua. Zenbait ekonomialarirentzat ([[ekonomilari klasiko]] eta [[ekonomialari neoklasiko|neoklasikoentzat]], hain zuzen), soldata garaiegiak dira, lan-merkatuen gehiegizko zurruntasun, arauketa eta parte-hartzearekin batera, langabezia sortzeko iturri nagusiak.
* '''Egiturazko langabezia:''' ekonomiaren egituran izaten diren aldaketa sakonei loturikoa da. Aldaketa horien ondorioz, sektore batzuetan lanak gora egiten du, eta beste batzuetan, berriz, lanik eza areagotu egiten da. Langabezia-mota hau bi faktore nagusik sortzen dute: [[aldaketa teknologiko]]en ondorioz, zenbait sektoretan jarduera eta eginkizun jakin batzuk egiteko lan-eskariaren murrizketak (langabezia teknologiko deritzona); eta, bestetik, sektore jakin bateko produktu edo zerbitzuen eskariak izan dezakeen beherakada handi edo erabatekoaren ondorioz, sektore horretan lanpostuak betiko galtzen direlako (besteak beste, teknologia berri batek produktu horiek zaharkiturik uzten dituelako, edo nazioarteko lehiakortasuna areagotzen delako sektore horretan, edo kontsumitzaileen gustuak aldatzen direlako).
* '''Langabezia ziklikoa:''' [[ziklo ekonomiko|ekonomia-ziklozikloetako]]etako atzeraldi edo ekonomia-jardueraren beherakada-fasearekin loturikoa da. Atzeraldian den ekonomian produktu eta zerbitzuen eskaria osoa ez da gai lan bila dabiltzan guztientzat lana sortzeko. Langabezia ziklikoari ''langabezia keynestarra'' edo ''eskari agregatuaren urritasunekoa'' ere esaten zaio.
 
== Langabezia-tasa ==
Teoria keynestarraren arabera, ez dago arrazoirik, izan litezkeen ekonomiaren oreka-egoeretan ere, [[enplegu]]a bete-betekoa izango litzatekeela aldez aurretik pentsatzeko. Keynestarrek diote [[merkatu]]a ez dela perfektua eta guztiz eraginkorra, hutsegiteak ere badituela. Eta, beraz, beharrezko ikusten dute merkatuan [[sektore publiko]]ak esku hartzea, hutsegiteak zuzendu eta denontzako enplegua izatetik ahalik eta hurbilen izango den orekara heldu ahal izateko.
 
Ekonomista keynestarren ustez, loturik daude [[lan-merkatu]]a eta ondasun eta zerbitzuen merkatua eta, horregatik, eredu txertatu horretan aztertzen dituzte langabeziaren kausak eta konponbideak. [[Lan-eskari]]a enpresen aurreikuspenen arabera mugatzen dela diote; hau da, enpresek merkatuan zenbat ondasun eta zerbitzu salduko duten aurreikusirik hartzen dituztela lan beharrei buruzko erabakiak. Ondoren, ondasun eta zerbitzuen merkatuan enpresek aurreikusitako eskaria eskari erreala baino txikiagoa bada, eta ondasun eta zerbitzuen eskaintza baino txikiagoa beraz, langabezia sortzen da, enpresek langile gutxiago kontratatuko baitute. Teoria horren jarraitzaileek diotenez, beraz, lan-merkatuaren eta ondasun eta zerbitzuen merkatuaren, bien, gehiegizko eskaintza-egoera da langabezia. Horiek horrela, eta langabezia inork bilatu gabe agertzen denez, keynestarren ustez [[eskari agregatu]]a sustatu behar da, langabezia eskari agregatuak berak eragin baitu, behera egitean. Hortaz, keynestarrek eskari agregatuaren osagaiak dinamizatzea proposatzen dute langabeziari aurre egiteko: [[inbertsio]]a, [[kontsumo]]a eta [[gastu publiko]]a. Hortik ondorioztatzen dute benetako soldatak ez direla jaitsi behar, aitzitik, igo egin behar direla, soldatak jaitsiz gero eskari agregatuak beheranzko joera hartzen baitu, [[kontsumitzaile]]en errentak ere behera egiten duenez.
 
=== Teoria marxista ===
== Langabeziaren ondorioak ==
[[2015]]eko urtarrilarren 6an argitaratu zenez, langabezia tasa handitzeak suizidioak handitzea ekartzen zuela frogatu zuen ikerketa batek, [[Frantzia]]n<ref>Iker Aranburu, [http://www.berria.eus/paperekoa/1736/011/001/2015-01-07/langabeziatik_suizidiora.htm
], ''Berria'', 2015-01-07</ref>.
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/26}}