Landetxe: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
3. lerroa:
'''Landetxea''' herri txikietan edo landez inguratuta dagoen [[etxe]]a da. [[Iberiar penintsula|Iberiar Penintsulan]] izaera propioa duten bereizitako mota tradizionalak ditugu [[Euskal Herria]]n ([[baserri]]a), [[Katalan Herriak|Herrialde Katalanetan]] ([[masia]], ''pardina'' [[Aragoi]]n), Galizian ([[pazo]] eta [[palloza]]) eta [[Andaluzia]]n eta [[Extremadura]]n ([[cortijo]]). [[Hego Amerika]]n [[estancia]] izena hartzen du eta bereziki present daude [[Argentina]] eta [[Uruguai]]n.
 
Munduko toki gehienetan ordea izen eta izaera bereizturik ez dute, eta izen orokorra hartzen dute, euskaraz abeletxe, abeltegi edo etxalde dena eta ingelesez ''farm'', frantsesez ''ferme'', alemanieraz ''baurnhof'', gaztelaniaz ''granja'' edo ''chacra'' eta portuguesez ''fazenda'', besteak beste.
 
[[Nekazaritza]] eta [[abeltzaintza]] landetxeekin lotutako jarduera tradizionalak badira ere, gaur egun [[turismo]] mota bat ere garatu da etxe hauek aprobetxatuz.
11. lerroa:
== Motak ==
=== Baserriak ===
[[Baserri]]a edo basetxea euskal bertako landetxe mota da, [[Erdi Aroa|Erdi Arotik]] aurrera geure paisaian agertzen joan zena. Lur eta naturarekin oso lotuta alde batetik, eta bestetik giza jarduera eta ohitura tradizionalekin eta [[euskara]]ren gordelekua eta familia barneko transmisio gune aparta izanik, [[Euskal Pizkundea]]ren garaian izaera goratua hartu zuen, bizitoki arruntetik haratago eta nekeak eta bestelako ajeak bazter batean sarritan utziz eta leku sakratutzat joz. Musikan eta literaturan [[XIX. mendea|XIX. mendetik]] aurrera baserriak lan askoren ardatza izan dira.
 
=== Masiak ===
38. lerroa:
 
=== Txondorrak ===
[[Nekazaritza]], [[abeltzaintza]], [[arrantza]] eta [[ehiza]]z gain, [[ikazkintza]] ere landetxeen inguruko jarduera tradizionalen artean dugu. [[Euskal Herria]]n, baina beste toki batzuetan ere, Herrialde Katalanetan adibidez, [[txondor]]rak eraikitzen ziren egurretik ikatza sortzeko, lan handia eskatzen zuen eta batzuetan arriskutsua zen prozesu baten bidez egindakoa.
 
== Landa turismoa ==