Lancaster etxea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Bot: reemplazo de categoría Lancaster leinua por Lancaster etxea
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
3. lerroa:
'''Lancaster etxea''' [[Ingalaterra]]ko errege leinu bat izan zen. [[XV. mendea]]n [[Bi Arrosen Gerra|Ingalaterrako Gerra Zibilan]] [[York etxea]]ren aurka borrokatu zen. Lancaster etxeko ikurra [[arrosa (argipena)|larrosa]] gorria zen. Familiak [[Lancaster]] izena Lancasterreko Dukea zen [[Joanes Gantekoa]] arbasoarengandik jaso zuen, hau [[Eduardo III.a Ingalaterrakoa]]ren hirugarren semea izan zelarik.
 
Ingalaterrako Gerra Zibilan zehar Lancaster etxekoak euren senitartekoak ziren York etxekoei aurre egin zieten. Bi familia hauen arteko ezin ikusia [[1399]]ean Joanes Lancasterkoaren semea zen Henrikek, bere lehengusua [[Rikardo II.a Ingalaterrakoa]] erregetzatik kanporatu zuenean hasi zen. Berez Henrike, Eduardo III.a Ingalaterrakoaren biloba zenez, berehala errege gisa onartua izan eta [[Henrike IV.a Ingalaterrakoa]] izenez koroatu zuten. Hasiera batean York etxekoek ere onartu zuten, baina gerora euren familia emakumeen bidez Rikardo II.aren bigarren semea izan zen Lionel de Clarence zenaren ondorengoa zela aldarrikatu eta eurak erregetza bereganatzeko eskubide handiagoa zutela aldarrikatu zuten.
 
[[Tudor etxea]] ere Lancaster etxearen ondorengoa zen, Tudor etxeko [[Margaret Beaufort]] zena Joanes Lancasterrekoaren birbiloba baitzen. Margaret Beaufort andrea Richmondeko kondea zen Edmundo Tudorrekin ezkondu zen, ondoren [[Henrike VII.a Ingalaterrakoa]]ren ama izan zelarik.