Laki: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-mendi infotaula automatikoa +geografia fisiko infotaula)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
19. lerroa:
}}
'''Laki''' [[Islandia]] hegoaldean dagoen [[sumendi]]a da
[[Fitxategi:Laki fissure (2).jpg|250px|righteskuinera]]
1.725 metroko garaiera du eta sumendiaren azken erupzioa [[1783]] eta [[1784]]. urteen artean izan zen.
 
Erupzioaren eraginez Islandiako biztanleriaren laurden bat hil zen eta mundu osoan eragindako klima aldaketek eta errautsek beste sei milioi pertsona hil zituztela uste da.<ref>http://www.history.com/shows/how-the-earth-was-made/videos#how-the-earth-was-made-iceland History Channel</ref>.
 
== 1783ko erupzioa ==
[[1783]]ko [[ekainaren 8]]an, [[Islandia]]n, goizez uhartearen hegoaldeko Laki sumendiak eztanda egin zuen. Hurrengo egunetan, guztira, bost [[erupzio (argipena)|erupzio]] izan ziren eta 1784ko otsailera bitarte beste bost erupzio txikiago ere jasan zituen. Ondorioz, zortzi arrakala zabaldu eta laba isurtzen hasi ziren. [[Laba]] jarioa ez zen beste hainbeste hilabete pasa arte eten<ref name=aa>Nagore Irazustabarrena, [http://www.argia.com/argia-astekaria/2235/islandiako-sumendia-eta-frantziako-iraultza «Islandiako sumendia eta Frantziako iraultza»], ''Argia'', 2010-06-20, CC-BY-SA lizentzia</ref>.
 
=== Eragina Islandian ===
[[Islandia]]n uztak alferrik galdu ziren erabat, abelburuen %75 hil zen eta goseak uhartea hartu zuen. Hurrengo hilabeteetan 10.000 pertsona hil ziren, garai hartan [[Islandia]]k zituen biztanleen %25, gutxi gorabehera<ref name=aa></ref>.
 
[[Sumendi]]ak hamalau kilometro kubo laba bota zituen, baina isurkin solidoek ez zuten [[gas]]ek adinako kalterik eragin, eta ez soilik Atlantikoko uharte bolkanikoan<ref name=aa></ref>.
 
=== Eragina Erresuma Batuan ===
Lakik 100 milioi tona [[sufre dioxido]] jaurti zituen atmosferara. Laino trinko gorrixka egun gutxitan iritsi zen [[Londres]]era zein [[Paris]]era, eta uztailean ipar hemisferio osoan zabalduta zegoen. Uda hartan, [[Erresuma Batua]]n itsasontziek portuetan geratu behar izan zuten eta zenbait lekukok idatzi zuten eguzkiak “odolaren kolorea” zuela. Hodei bolkanikoak pozoituta 23.000 britainiar inguru hil omen ziren [[uda]] bero hartan. Ondoren negu luze eta ikaragarri hotza etorri zen, eta hotzak beste 8.000 britainiar eraman zituen<ref name=aa></ref>.
 
=== Eragina Ameriketako Estatu Batuetan eta beste estatuetan ===
Eguzki izpiek ezin zuten lurrazalera lehengo indarraz iritsi eta hurrengo hiru urteetan, [[tenperatura]] batez beste bi gradu jaitsi zen ipar hemisferioan. [[Mississippi]] ibaia osorik izoztu zen, [[New Orleans]]eraino eta, beraz, izotza Mexikoko Golkora iritsi zen. 1784an muturreko eguraldiak gosetea eraman zuen [[Egipto]]ra eta sei biztanletik bat zendu zen. Japoniako inoizko goseterik larrienetakoa ere, [[Tenmei]] gosetea, orduantxe izan zen<ref name=aa></ref>.
 
Garaikideek ez zuten Lakiren erupzioa ondorengo hondamendiekin lotu, baina egungo historialariek gero eta argiago dute lotura hori. Bost urte geroago [[Paris]]eko biztanleak goseak jota zeuden, azken urteetako [[eguraldi]] kaxkarrak eta uzta txarrek eraginda. Eta, besteak beste arrazoi horregatik, [[Frantziako Iraultza]] piztu zen<ref name=aa></ref>.
 
== Biktimak ==
Orotara, Laki [[sumendi]]aren erupzioak bi milioi hildako eragin zituela kalkulatzen da eta horrek historiako erupziorik hilgarriena bihurtzen du<ref name=aa></ref>.
 
== Ikus, gainera ==