Labana Luzeen Gaua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
[[Fitxategi:Bundesarchiv Bild 102-15282A, Ernst Röhm.jpg|righteskuinera|thumb|250px|Ernst Röhm, SAren buruzagi nagusia eta eraildakoetako bat.]]
'''Labana Luzeen Gaua'''<ref>EIMA: [http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/es/contenidos/informacion/dih/eu_5490/adjuntos/estilo_liburua/onomastika/IZEN_ZERRENDAK.pdf ''Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak'']</ref> ({{lang-de|Nacht der langen Messer}}), baita ere '''Kolibri Operazioa''' deitua, [[1934]]eko [[ekainaren 30]]koari deritzo; gau latz hartan [[Adolf Hitler]]ren aginduz [[Sturmabteilung]]eko (SA) buruzagiak atxilotuak edota erailak izan ziren.
 
[[1933]]an Hitler kantziler egin bezain laster, [[alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista|alderdi naziak]] estatuaren estruktura guztiaren jabe egiteko prozesuri ekin zion, beti ere SA edo alderdi naziko eraso taldeen laguntzarekin. [[1921]]ean sortutako talde paramilitar honek alderdiaren fronte armatua osatzen zuen eta [[Ernst Röhm]]en aginduetara zegoen.
 
[[1931]]n, [[SA]]k 70.000 kide bazituen eta, Röhmen agindupean, 170.000 lortu zituen [[1933]]an eta 4.500.000 [[1934]]an. Kide hauetariko asko eta asko lehengo [[Freikorps]]etik zetozen. Gobernura iritsi zenean, Hitler enpresaburu eta militarrekin harremanak estutzen saiatu zen, indar ikaragarria lortu bazuen ere, ez baitzuen gehiengo absolutua.
 
Harreman honetan SAk oztopo handia ziren, bere biolentziak burgesia beldurtu egiten baitzuen erabat eta armada berak mesfidantzaz begiratzen baitzion bere lehia eta handinahiari.
 
Guzti honi alderdi naziaren barneko lehiakortasuna gehitu behar zaio. [[Heinrich Himmler]] ([[Schutzstaffel|SS]] edo ''[[Schutzstaffel]]''en buruzagia), [[Reinhard Heydrich]] ([[SD]] edo ''[[sicherheitdienst]]''en buruzagia) eta [[Hermann Göring]]ek barne ministroak SA paretik kentzeko gogoz zeuden, eta Röhm bereziki. Etengabeko presioekin batera, Röhmek agintea hartzera zihoan zurrumurruak ez ziren isiltzen. Tentsioa izugarrizkoa zen eta Himmelerrek SAk [[estatu-kolpe|estatu kolpe]] bat emateko asmoa zuela zioen txosten bat aurkeztu zion Hitlerri, parte hartuko zuten pertsonen zerrenda luze bat azalduz.
 
[[1934]]ko [[ekainaren 30]]eko gauean, Hitler eta [[Schutzstaffel|SSen]] pelotoi bat Wiesseko etxebizitza batean aurkeztu ziren; han zeuden bilduta Ernst Röhm eta beste SAko zenbait kide, Hitlerren agindua betez. Röhm eta bere taldea atxilotu zituzten eta
[[Göring]] eta [[Himmler]]ren zerrenda azaltzen zirenen bila hasi ziren.
 
24 ordutan Röhmek bizirik iraun zuen, bere lagunek ez bezala. Hori nahi izan zuen Hitlerrek [[Lehen Mundu Gerra]]n bere buruzagi izan zenarentzat, baina Himmler eta Göring ez zetozen bat eta Adolf iritziz aldatzea lortu zuten. Bere buruaz beste egiteko aukera eman zioten Röhmi, baina ez zuen onartu eta [[1934]]ko [[uztailaren 1]]ean SS-ko [[Theodor Eicke]] koronelak eta [[Michael Lippert]] kapitainak hil zuten. Patu bera izan zuten [[Gregor Strasser]], [[Kurt von Schleicher]] jeneralak eta beste 200 bat pertsonek. Biktima gehienak S.A.ko ingurukoak izan baziren ere, [[nazi]]en aurka aritu ziren general eta politikari batzuk erail zituzten.