La movida madrileña: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
3. lerroa:
'''La movida madrileña''' [[1980ko hamarkada]]n eta [[Madril]]en sortutako mugimendu "kontra-kulturala" izan zen, Espainiako beste toki batzuetara zabaldu zena. Irratsaio batzuk bultzatu zuten (Jesús Ordovás, Diego Manrique et Julio Ruiz irrati esatariak tartean), eta telebistan ''"[[La Bola de Cristal]]"'' saioa nabarmendu zen beste batzuen artean. [[Enrique Tierno Galván]] alkatearen sasoiarekin bat egin zuen, eta berak gidatutako udalak eta beste politikari sozialista batzuk nolabait mugimendua sostengatu egin zuten.
 
Musika arloan [[Nacha Pop]], [[Alaska y los Pegamoides]] ([[Alaska (abeslaria)|Alaska]]), [[Radio Futura]], [[Los Secretos]], [[Gabinete Caligari]], [[Tequila (musika taldea)|Tequila]] eta [[Ramoncín]] aipagarriak dira beste hainbaten artean, baina mugimenduak zinema ([[Pedro Almodóvar]]), literatura, komikiak eta fanzineak ere barne hartu zituen.
 
Abiapuntutzat José Enrique Cano "Canito"-ren omenezko kontzertua jo dezakegu, Madrilgo unibertsitate eremuan [[1980]]ko [[otsailaren 9]]an egin zutena.
 
Aro honetako ikur nagusienetako bat ''[[Jon Manteca|Cojo Manteca]]'' ezizenez ezaguna zen [[arrasate]]arra izan zen.
28. lerroa:
== Madrildik kanpo ==
Besteak beste, [[Loquillo y los Trogloditas]] eta [[El Último de la Fila]] ([[Bartzelona]]) eta [[La Orquesta Mondragón]] ([[Donostia]]) taldeak Madrilgo mugimenduaren garaikideak izan ziren, baita [[Movida viguesa]] delakoak ere, hainbat ezaugarri amankomunean dutelarik euren artean.
 
== Ikus, gainera ==
* [[Euskal Rock Erradikala]]
* [[Rock català]]