La Vanguardia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
irakaslearen zuzenketa
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
3. lerroa:
 
 
''La Vanguardia'', '''Grupo Godó'''-ren lehen komunikazio hedabidea izan zen 1881ean. Grupo Godók hainbat prentsa hedabide ditu: ''[[Mundo Deportivo]], Magazine, Vanguardia Dossier'' eta ''Vanguardia Grandes Temas'', besteak beste.
 
Javier Godó presidente-editoreak eta Marius Carol zuzendariak osatzen dute ''La Vanguardia''ko buruzagitza.
 
== Enpresaren egitura ==
''La Vanguardia''ren enpresa argitaratzaileak '''La Vanguardia Ediciones SL''' du izena. Orduan, sozietate mugatua da, jabetza partaidetzatan banatuta duen merkataritza sozietate mota. ''Grupo Godó'' izeneko taldearen menpe dago, hau da, '''Grupo Godo de Comunicación SA''' da bere bazkide nagusia. Ez da talde honek duen medio bakarra, badauzka telebista zein irratiko beste hainbat medio: [[Mundo Deportivo]] (paperean eta digitalean), [[Aldizkari|Magazine]] (paperean), [[RAC 1|RAC1]] (ikusentzunezkoa eta digitala), RAC 105 eta 8TV (ikusentzunezkoa)... Publizitate, zerbitzu eta dibertsifikazio enpresak ere baditu.
 
''Grupo Godó'' enpresan familia-kideen artean banatzen dituzte akzioak, nahiz eta Javier Godók alde handiena eskuratzen duen (%90’58). Bere bi semeek, Carlos eta Ana Godók, taldearen Administrazioko Kontseiluan bere alboan egiten dute lan.
 
'''Egoitza''' nagusia Bartzelonan kokatzen da, baina penintsula osotik egoitza txikiak dituzte, adibidez, Andaluzian, Valentzian, Euskal Herrian eta Madrilen.
 
== Kronologia ==
19. lerroa:
* [[1903]]ko [[urriaren 25]]ean egoitza mugitu zuten Les Heures kaletik, Plaça Reialetik gertu, Pelai kaleko 28. zenbakira, eraikin modernista batera. [[Miquel dels Sants Oliver]] garai hartako zuzendaria izan zen.
* [[1931]]an Ramón Godó hil zen, Carlosen anaia izan zena.
* [[1936]]an, Gerra Zibila piztean, [[Kataluniako Generalitatea|Generalitatek]] bereganatu zuen egunkaria, baina Francok guda irabazi ostean [[Luis de Galinsoga]] zuzendari ezarri zuten, katalanismoaren etsai nabarmena izan zena. Izan ere, izena aldatu zioten kazetari, ''"La Vanguardia Española"'' ipiniz. Galinsoga [[1960]] arte karguan egon zen, eta neurri handi batean herritarrek haren aurka egindako mobilizazioek eragin zuten kargugabetzea.
* [[1966]]an [[Horacio Sáenz Guerrero]]k zuzendari izendatu zuten, eta sasoi berria hasi zuen egunkariak, irekiagoa eta ausartagoa.
* [[1978]]an jatorrizko izena berreskuratu zuen kazetak, Frankismoa amaitu ostean.
27. lerroa:
 
== Prezio politika ==
''La Vanguardia''k '''paperean''' duen '''prezioa''' astelehenetik ostiralera 1,30€-koa da. Larunbatetan 1,5€ balio du eta igandetako prezioa berriz, 2,5€koa da eta ''Magazine'' aldizkaria ematen da opari gisa (2018). '''Digitalean''' berriz, artikulu, albiste zein web orrialdean agertzen diren dokumentu guztiak doan irakurtzeko aukera ematen dute. Guztira sei harpidetza mota existitzen dira, aukera ezberdinak ematen dituztenak.
 
== Kolaboratzaileak ==