La Polla Records: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-{{HezkuntzaPrograma}} +{{HezkuntzaPrograma|Musika, antzerkia eta dantza}})
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
19. lerroa:
 
== Testuingurua ==
80ko hamarkada garai mugitua izan zen, aldaketa gogoz betea zuela gutxi gertatutako ''"transizio"'' hartaz haratago. [[Francisco Franco|Franco]] hil ondoren aldaketa grina piztu zen eta berrogei urteko zentsura bizi ondoren, mugimendu artistiko askok aurrera egin zuten.
 
Egoera hau Madrileko ''[[La movida madrileña|La Movida Madrileña]]''n sumatu daiteke eta batez ere, momentuko gatazka politikoak zirela eta, [[Euskal Herria|Euskal Herrian]]n, [[Euskal Rock Erradikala]]<nowiki/>ren eskutik. 1982an [[Espainiako Langile Alderdi Sozialista|PSOE]]-ak, [[Felipe González|Felipe Gonzalez]]<nowiki/>en eskutik, hauteskunde generalak irabazi zituean eta aldaketa amets asko zapuztu ere bai [[GAL|(GAL]], errekonbersio industriala...). Testuinguru honetan sortzen da ''La polla Records'' [[Agurain]]<nowiki/>en, [[Araba]]<nowiki/>ko herri txiki bat.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Maldito Records – LA POLLA|hizkuntza=es|url=http://www.malditorecords.net/mostrar-grupo.php?grupo=147|aldizkaria=www.malditorecords.net|sartze-data=2018-02-09}}</ref>
 
== Bilakaera ==
32. lerroa:
Hurrengo urtean ''Revolución ([[Soñua]], 1985)'' albuma kaleratu zuten, ''Malegin''en ordez ''Abel'' jarriz baxuaren atzean. Diska honetako letrak askoz ere politikoagoak dira eta abesti baikoitza estatuaren eta kapitalismoaren kontrako manifestu bat da. Lehen lan hauekin ospe handia lortu zuten, pentsaezina halako musika jotzen zuen talde batentzat eta laister pasa zen [[Euskal Herria]]<nowiki/>n garai hartan sortu zen mugimenduaren ikur izatera: [[Euskal Rock Erradikala]]. ''No somos nada (Txata, 1987)'' haien hurrengo lana izan zen. Diska kaleratzeko, taldearen managerra zen Jose Maria Blascok diskoetxe propio bat sortu zuen dena kontrolpean izateko, baina salmentak ez ziren oso onak izan eta managerraren eta taldearen arteko tirabirak zirela eta, hurrengo urtean [[Oihuka]] diskoetxearekin lan egitea erabaki zuten.
 
1988an bi diska kaleratu zituzten: ''Donde se habla ([[Oihuka]], 1988) eta'' ''En directo'' ''([[Oihuka]],1988).'' Lehenengoa disko kontzeptuala izan zen non abesti bakoitzak ("Confusión" abestia izan ezik) animali izenak zeukaten eta bigarrena [[Lakuntza]]n kontzertu batean zuzenean grabatua. Anekdota moduan, esaten da ''Donde se habla'' "El avestruz" abestia [[Eskorbuto (musika taldea)|Eskorbuto]] taldeari eskeinita dagoela, bi taldeen arteko harreman txarra dela eta. 1990ean ''Ellos dicen mierda nosotros amén [[Oihuka|(Oihuka]]'', ''1990)'' kaleratu zuten, diska gogor eta indartsu bat taldearen abesti ezagunenetako asko gordetzen dituena. Urte berdinean kaleratzen da ''Los jubilados ([[Oihuka]], 1990),'' [[Evaristo Páramos|Evaristo]] ez diren beste taldekide batzuk ahots nagusia jartzen dute lehen aldiz, eta emaitza diska esperimental eta estilo ezberdinekoa da. Baina laister bueltatuko ziren haien betiko estilora ''Barman ([[Oihuka]], 1991)'' lau abestiko ''maxi''arekin.
 
1992 urtean lau album argitaratu zituzten aldi berean: ''Volumen I ([[Oihuka]], 1992), Volumen II ([[Oihuka]], 1992), Volumen III ([[Oihuka]], 1992)'' eta ''Volimen IV ([[Oihuka]], 1992).'' Lan hauek distribuzio handia izan zuten eta era honetan La Polla Recordsen musika estatu osora iritsi egin zen. ''Negro ([[Oihuka]], 1992)'' taldearen hurrengo lan originala izan zen. Lan hau gaizki baloratua izan da, taldea momentu honetan eboluzio musikal bat jasaten zegoen eta. 1993an ''Hoy es el futuro [[Oihuka|(Oihuka]], 1994)'' izeneko diskoa plazaratu zuten, estiloz guztiz aldatuz punk-rockaren alde.
64. lerroa:
 
==== [[Salve (diskoa)|Salve]] - 1984<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Salve (álbum)|hizkuntza=es|data=2016-08-02|url=https://es.wikipedia.org/w/index.php?title=Salve_(%C3%A1lbum)&oldid=92664744|sartze-data=2018-02-09|encyclopedia=Wikipedia, la enciclopedia libre}}</ref> ====
# "Venganza" - 1:50
# "Porno en acción" - 1:05
# "Tope Bwana" - 2:25
337. lerroa:
 
== Kanpo loturak ==
* [http://www.lapollarecords.net www.lapollarecords.net] - La Polla Recordsen webgune ofiziala
* [http://www.gatillazo.com/ Gatillazo, Evaristoren talde berriaren webgunea]
* [http://lafonoteca.net/grupos/la-polla-records La Fonoteca webguneko biografia]