La Perla hotela: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-Eraikin infotaula +Eraikin infotaula automatikoa)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
17. lerroa:
| webgunea = http://www.granhotellaperla.com/
}}
'''La Perla hotela''' ([[gaztelania]]z ''Hotel La Perla'') [[Nafarroa]]ko [[Iruñea]] hiriburuan dagoen [[hotel]] bat da.
 
== Kokalekua ==
24. lerroa:
[[1881]]an ireki zuten, ordutik honata pertsona ospetsu ugarik bertan ostatu hartu dutelarik, tartean [[Orson Welles]], [[Charlie Chaplin|Charles Chaplin]] edo [[Pablo Sarasate]]. Urte askoz gainbeheran egon ondoren, [[2007]]an erabat zaharberritua izan zen, hiriko luxu handienetakoa duena bilakatuz.
 
== Historia ==
[[1881]]an ''La Perla fonda'' izenez Miguel Erro eta Teresa Graz senar-emazteek ireki zuten, biak ere ostalaritza eta sukaldaritzari lotuak, senarra sukaldaria eta emaztearen familiak [[Auritz]] udalerrian ostatua zuen. Hasieran ostatua Gaztelu plazaren 2 . zenbakian zegoen, baina hilabeteetara 1. zenbakira lekualdatu zuten. [[1888]]an hotel gisa onartua izan zen.
 
Lehenbiziko urtetatik bertan zerbitzatzen zen janaren kalitatearengatik izen ona irabazi zuen, honi emaztearen familiak Auritzen bizitzen izaki mugan barna [[Donibane Garazi]]tik [[Ipar Euskal Herria|Ipar Euskal Herriko]] nahiz [[Frantzia]]ko produktuak eskuratzeko zuen erraztasuna gehitu zitzaion. La Perla hoteleko jatetxeak [[Gaiarre antzokia]] eta [[Betelu]]ko bainutexea hornitzen zuen, azken hau arisstokraziaren ohiko atsedenlekua. Bestalde, prentsan maiz albiste izan ohi zen, bertan [[Paris]]eko azken moda aurkeztu ohi baitzen.<ref>[http://www.prestigehw.com/en/spain-pamplona-gran-hotel-la-perla.html Gran Hotel La Perla] 2011ko ekainaren 19an egiaztatua.</ref>
 
[[1885]]eko udako Iruñeko [[kolera]] izurrialdian La Perla hotela irekita mantentzea ausartu zen bere motako hotel bakarra izan zen, Gaixotasun Kutsakorren Ospitalea janariz ere hornitu zuen. Hotelaren sortzailea izan zen Miguel Erro udaro egin ohi zuen bezala Beteelurako bidean zihoala koleraren ondorioz zendu zen. Bere heriotzak handik bi hilabetera [[Alfontso XII.a Espainiakoa]]k bere Betelurako bisita ezeztatzea ekarri zuen.
 
Eemakume enpresaburuaren kontzeptua ez zegoen garai hartan, negozioak Teresa Graz alargunaren zuzendaritzapean aurrera jarraitu zuen, lan honetan bere koinata Mikaela Erroren laguntza izan zuelarik.<ref>[http://www.noticiasdenavarra.com/2011/06/05/vecinos/pamplona/hotel-la-perla-hoy-cumple-130-anos Hotel La Perla: Hoy cumple 130 años] 2011ko ekainaren 19an egiaztatua.</ref>
 
=== Hemingwayen kondaira ===
Gida turistiko askoren arabera, [[Ernest Hemingway]] estatubatuar idazle ospetsua La Perla hoteleko bezeroa leiala izan omen zen eta bere [[1926]]ko ''“[[The Sun Also Rises]]”'' eleberrian "Montoya hotela" gisa agertzen omen da. Gainera ustez estatubatuar idazlearen antzinako 217. zenbakiko logela omen zena (gaur egungo 201.a) hark erabili zuen garaian bezala mantendu omen da.
 
Dirudienez, istorio honek funtsik ez du eta Hemingway beraren idazlanek nahiz harekin bere Iruñerako bidai eta parrandetan egon zirenek halakorik izana gezurtatu egiten dute. [[Iruñeko Sanferminak|Sanferminetara]] etorri zen bederatzi aldietan ostatu hartu zuen lekuen hainbat lekukotasun baudaude: [[1923]]an Eslava kaleko 5. zenbakian, [[1924]] eta [[1931]]an Quintana hotelean, [[1953]]an [[Lekunberri (Nafarroa Garaia)|Lekunberriko]] Ayestarán hotelean, eta azkenik, [[1959]]an San Fermin kaleko 7. zenbakian.<ref>[http://webs.ono.com/mizubel/mas.pdf Más sobre la habitación de Hemingway] Acceso 4 de octubre de 2014.</ref>
42. lerroa:
 
== Kanpo loturak ==
* [http://www.granhotellaperla.com/ Webgune ofiziala. www.granhotellaperla.com] {{es}} {{en}}
* [http://laperlagranhotel.blogspot.com/ Blog ofiziala. laperlagranhotel.blogspot.com] {{es}}