Kroaziako Independentzia Gerra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
41. lerroa:
== Gerra aurreko egoera ==
 
[[Fitxategi:FranjoTudman.JPG|thumb|leftezkerrera|150px|[[Franjo Tuđman]] presidentea.]]
 
[[1990]]. urteko maiatzean egin ziren Kroazian lehen hauteskunde libreak, alderdi-aniztasunarekin. Kroaziar Elkargo Demokratikoa (HDZ) alderdi nazionalista izan zen, gehiengoa lortuta, irabazlea, eta alderdi horren buruzagia, [[Franjo Tudjman]], hautatu zuen Legebiltzarrak Errepublikako presidente. Era horretan, federazioaren etorkizuna zela-eta, areagotu egin ziren [[Belgrad]]eko buruzagi serbiarrekiko tentsioak; izan ere, HDZ alderdiak independentzia ekonomiko, politiko eta militar handia eskatzen zuen Kroaziarentzat.
51. lerroa:
== Gerra ==
 
Ez HDZren aginpidea, ez independentziaren ikurrak (bandera berriak [[nazionalsozialismo|naziek]] [[Bigarren Mundu Gerra]]n sorturiko Ustasharen Kroazia independentearena gogorarazten zuen), ez zituzten onartu Krajinako serbiarrek, eta armak hartu eta armada federalaren laguntza eskuratu zuten. Armada federala, pixkanaka-pixkanaka, serbiarren mende geratu zen; kroaziar soldadu askok desertatu, eta gudaroste federalaren kontrako erakunde militar bat sortu zuten HDZren gidaritzapean, Kroaziako lurraldea defendatzeko.
 
[[Fitxategi:JNA offensive plan 1991.jpg|thumb|260px|leftezkerrera|[[Jugoslaviako Herri Armada]]k (JNA) 1991n gauzatutako eraso-estrategiaren mapa, [[CIA]]ren arabera.]]
 
Borrokaldiak izan ziren [[Karlovac]], [[Osijek]], [[Zadar]] eta [[Dubrovnik]] hirien aldirietan, eta, [[Vukovar]] erori zenean, armada federalak kroaziar lurraldearen % 30en kontrola lortu zuen. Europako Erkidegoak (gaurko [[Europar Batasuna]]k), hasieran, ez zuen onetsi nahi izan Kroaziaren independentzia, eta nahiago izan zuen gobernu federalaren alde jarri (Ante Markovic zen presidente).
65. lerroa:
== Gerraren bukaera ==
{{nagusia|Ekaitza operazioa}}
[[Fitxategi:Masovna grobnica Memorijalno groblje 221208.jpg|righteskuinera|thumb|360px|Vukovarko setioko biktimen memoriala: 938 hilarri.]]
 
[[1995]]eko abuztuan, erasoaldi gogor bat egin zuten kroaziarrek Krajinako serbiarren kontra, Jugoslavia ohiko gatazkek sortu duten biztanleen ihesaldirik handienetako bat eragin zuena. 300.000 serbiarretik gora atera ziren Krajinatik Serbia aldera. [[Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundea|NATOren]] bonbardaketek ahulduta, Bosniako serbiarrek ez zuten gerran gehiago esku hartu, ezta Belgradeko agintariek ere. Serbiarren kontrako garaipen militar horiek gehiengoa eman zioten, alde handiz, HDZri 1995eko urriko hauteskunde aurreratuetan; aldi berean, ordea, gogor salatu zuen oposizio gero eta lehiatsuago batek erregimenaren autoritarismoa. [[Bosnia-Herzegovina]]ko bakeari buruzko Daytonako akordioez gainera (1995eko abendua), Kroaziak ere izenpetu baitzituen, [[Ekialdeko Eslavonia]]ren gaineko Erdut-eko akordioek (ordu arte serbiarren osteen esku egona baitzen eskualde hori), kroaziar estatuak pixkanaka-pixkanaka 1991. urtean zituen muga berak berreraiki ahal izan zituen.