Krisi ekonomiko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
'''Krisi ekonomikoa''' egoera [[ekonomia|ekonomiko]] orokorraren okertze nabarmena da, [[langabezia]], [[Barne produktu gordin|BPG]], [[errenta (argipena)|errenta]], [[inflazio]] eta beste [[aldagai (argipena)|aldagai]] [[makroekonomia|makroekonomikoen]] bilakaera negatiboaren bitartez azalerazten dena. Krisi ekonomikoek eragin nabarmena dute [[gizarte]]an, pobrezia areagotuz eta pertsona eta familien errenta eta kontsumo-ahalmena murriztuz; aldi berean, aldaketa politikoak eta, muturrean, sistema sozioekonomikoaren suntsipena ere ekar ditzake. Krisi ekonomikoen kausak anitzak izan daitezke: [[hondamen]]diak, [[gerra]]k, [[finantza-sistema]]ren desegokitasuna, [[espekulazio (argipena)|espekulazioa]] edo sistema
soziopolitikoaren jasanezintasun bera. Krisi ekonomikoak antzinatik gertatu dira, baina kapitalismoaren garapenarekin batera hartzen dute izaera errepikakor eta ziklikoa; ildo horretatik, [[marxismo]]tik krisi ekonomikoak [[kapitalismo]]aren berezko ezaugarria direla baieztatzen da.