Kreole: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
'''Kreole''' Europan ez beste edozein tokitan europar gurasoengandik jaio den pertsonari nahiz haren ondorengoari erreferentzia egiten dion terminoa da.
 
Espainiaren [[Amerikako espainiar kolonizazioa|Ameriketako kolonietan]] bertan, espainiar gurasoengandik jaiotakoei zeritzen kreole, Espainian jaiotakoez bereizteko. XVI-XVII. mendeetan kreolak gutxi ziren, baina gero, espainiarrak baino gehiago eta gizarteko klase dirudun eta ahaltsua izatera heldu ziren. Legea kreolentzat zein espainiarrentzat berdina bazen ere, Espainian jaiotakoen esku zeuden politikaren eta elizaren kargu nagusiak.
 
[[Karlos III.a Nafarroakoa|Karlos III.aren]] erreinaldiaz geroztik kreolak, beren egoeraz jabeturik, gobernuko karguak lortzea eta Espainiako estatu-egiturak aldatzea helburu zuten askatasun mugimenduen bultzatzaileak izan ziren [[Latinoamerika]]n. Independentziaz geroztik, aginpide politikoa eskuratu zuten Latinoamerikako herrialde gehienetan. XX. mendeko aldaketa sozioekonomikoekin batera ahalmena galdu zuten.