Ivan Ilitxen heriotza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
1. lerroa:
{{liburu infotaula}}
[[Fitxategi:Death of Ivan Ilyich title page.jpg|thumb|Idazlea:[[Lev Tolstoi]]. Argitaratze-data: 1886. Generoa:Eleberri motza. Jatorrizko izenburua: Смерть Ивана Ильича. Hizkuntza: [[Errusiera]]. Herrialdea: Errusia. [[ISBN]]: [[Berezi:BookSources/84-7992-045-9|84-7992-045-9.]] [[Online Computer Library Center|OCLC]]: 318971958]]
'''''Ivan Ilitxen heriotza''''' (Errusieraz: Смерть Ивана Ильича, ''Smert Ivana Ilichá''), [[Lev Tolstoi]] errusiar idazlearen [[Eleberri laburra|eleberri labur]] bat da; 1886. urtean argitaratu zen lehenengo aldiz. Tolstoik idatzitako liburuen artean azkenengoetakoa da. Tolstoiren lana aztertu duten analista batzuen aburuz, istorio honek idazleak bizi izandako erronka intelektualak eta espiritualak islatzen ditu. Erronka horiek 50 urte betetzean izandako krisian agertu zitzaizkion eta aldaketa espiritual erradikal baten bitartez gainditu zituen. Bizia eta heriotza dira eleberrian lantzen diren gaiak. [[Errusierazko literatura|Errusiar literaturako]] eleberri handienetakotzat hartu dute [[Vladimir Nabokov|Vladímir Nabókov]] idazleak eta [[Mohandas Karamchand Gandhi|Mahatma Gandhi]]<nowiki/>k.
 
Xabier Mendigurenek euskarara itzuli zuen eta 1991. urtean argitaratu zuen Ibaizabal argitaletxeak.
 
== '''Argumentua''' ==
{{argumentua}}
Nobelako protagonista Ivan Ilitx da, maila baxuko burokrata bat, haurtzaroan [[Errusiar Inperioa|Errusiar Inperioko]] gobernuan kargu bat lortzeko hezi zutena. Haren idealak pixkanaka-pixkanaka bete egingo dira, baina egindako esfortzua alferrekoa dela ikusiko du. Izan ere, betidanik amestu duen kargutik gertu dagoenean, hainbeste sakrifizioren zentzua bilatzen hasiko da eta bere familian sortu eta nagusitu den egonezina ebaluatzen ere. Egun batean, gortinak konpontzen ari dela, eskaileratik erortzen da eta min etengabe bat hasiko da sentitzen. Kolpe hori guztiz sinbolikoa da, eskailerak Ivanek lortutako estatus soziala irudikatzen baitu. Beraz, eskaileraren puntu altuenetik erortzean haren gainbehera hasiko da. Horrela, Ivan Ilitx heriotzara hurbiltzen hasiko da pixkanaka-pixkanaka; heriotza horren zergatiaz hausnarrean hasiko da, eta bere buruari galdetuko dio zergatik sentitzen den hain bakarrik, berak sortutako mundu aristokratiko horretan pertsonaz inguratuta badago ere.
 
== '''Analisia''' ==
''Ivan Ilitxen heriotza'' eleberria, izenak adierazten duen bezala, heriotzak eragiten digun larritasunari zuzendutako begirada bat da. Nolanahi ere, eleberriak garai hartako gizarte errusiar aristokratikoaren bizimoduari buruzko kritika soziala ere eskaintzen du.