Korea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Euskaltzaindiaren webguneko esteka berriak
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
24. lerroa:
 
=== Erliebea ===
[[Fitxategi:Map_of_korea_en.png|thumb|240px|righteskuinera|Koreako mapa]]
Koreako penintsula 1.000 kilometro inguru luze da, eta 216-350 kilometro zabal. Lurralde menditsua da, iparraldean eta ekialdean batez ere. [[Taebaek mendiak|Taebaek mendiek]] zeharkatzen dute penintsula ekialdeko itsasertzaren norabide berean eta haren ondoan; beraz, ekialdeko itsasbazterra oso meharra da. Mendebaldean, aldiz, lur emankorreko zabaldiak daude, eta handik igarotzen dira Koreako ibai nagusiak. Mendi garaienak ipar-ekialdean daude: Baegdu (2.744 metro), Kuanmo (2.541 metro), Puksubaek (2.552 metro); hegoaldeko mendi garaienak Chiri (1.915 metro) eta [[Jejudo|Jeju uharteko]] [[Hallasan]] (1.950 metro) dira.
 
Itsasertza malkartsua da ekialdean, eta portu natural gutxi ditu; aipatzekoak dira, iparraldean, [[Wonsan]] eta [[Chongjin]]go portuak eta [[Ekialdeko Koreako badia]]. Mendebaldean eta hegoaldean, berriz, kostaldea laua da, eta sartu-irten, portu natural eta badia asko ditu; portu nagusia [[Inchon]]en dago, eta aipatzekoak dira [[Koreako badia|Korea]], [[Haejuko badia|Haeju]], [[Asango badia|Asan]] eta [[Gunsango badia|Gunsango]] badiak. 3.000 bat uharte daude hegoaldeko eta mendebaldeko itsasertzean.
=== Hidrografia ===
Koreako bi ibai nagusiek, Yalu eta Tuman, Txinako Mantxuriarekin muga egiten dute; Yalu ibaiak (806 km) Koreako badian isurtzen du ura, eta Tuman-ek (520 km), aldiz, Japoniako itsasoan; ontziz ibil daiteke bi ibai horien beheko ibilguetan. Ibilbide osoa Koreako penintsulan egiten dutenen artean, Naktong (512 km, hego-ekialdean), Han (500 km inguru, erdialdean), Kum, Taedong eta Somjin dira nagusiak. Koreako penintsulan ez dago aintzirarik.
 
=== Klima ===
Koreako penintsulak klima kontinentala du lurraldearen parterik handienean, uda beroak eta oso negu hotzak dituena; hala ere, alde handiak daude toki batzuetatik besteetara eta, oro har, iparraldea hotzagoa da hegoaldea baino: urtean batez beste, 6  °C iparraldean, 8  °C erdialdean eta 11  °C hegoaldean; halaber, hegoaldean, udaren eta neguaren arteko tenperatura aldeak ez dira iparraldekoak bezain handiak. Euri gehiena montzoien garaian egiten du, uztailean eta abuztuan; urtean zehar, batez beste 1.000 mm euri egiten du.
 
=== Landaredia ===
39. lerroa:
 
== Historia ==
Koreako penintsula [[Siberia]]tik emigratu zuten [[tungus]] tribuek populatu zuten. [[K. a. X. mendea|K. a. X]] -[[K. a. VIII. mendea|VIII. mendeetan]] zehar zenbait estatu tribal sortu ziren. ''[[Samguk Yusa]]'' elezaharrak Tangun dinastiaren berri ematen du; honek [[K. a. 2333]]. urtetik aurrera gobernatu zuen.
 
Baina Koreako lehen berri historikoak [[K. a. 57]]. urtekoak dira. Lurraldean hiru estatu zeuden, elkarren aurkariak: Silla (hego-ekialdean), Koguryo (hego-mendebaldean) eta Paekje (iparraldean). Hiru erresuma horiek penintsulan nagusi izateko lehiatu ziren. [[VII. mende]]aren bukaeran, Sillako Erresuma zen ahaltsuena eta, Txinaren laguntzarekin, gainerako biak menderatu zituen. [[Mantxuria]]n beste korear estatu bat agertu zen, [[Balhae]], berriro Silla estatuarekin gerran hasi zena. Balhae oso garatua zegoen, baina iparraldeko herri nomadek Mantxuria konkistatu zutenean desagertu zen. Silla nagusi zen garaian, nekazariak, zerga handiak ordaintzera behartuak, matxinatu eta, Wang Konen gidaritzapean, Sillako Erresumari aurre egiteko antolatu ziren. Hala, [[918]]an Koryo erreinua sortu zuten.
 
[[Fitxategi:Portrait_of_King_Taejo_of_Joseon.jpg|thumb|200px|righteskuinera|Yi Seong-gye]]
[[1259]]an [[mongol]]ek konkistatu zuten lurraldea, eta Txinari eta Japoniari erasotzeko base gisa erabili zuten. [[1392]]an, Yi Seong-gye jeneralak aginpidea eskuratu eta [[Joseon]] dinastia sortu zuen, [[1910]]ean japoniarrek lurraldea hartu zuten arte iraun zuena. Joseon dinastiak administrazio sistema zentralista jarri zuen indarrean, eta [[konfuzianismo]]a estatuko erlijio ofizial gisa. [[XV. mendea|XV]]-[[XIX. mendea|XIX.]] bitarteko mendeetan, Txina eta Japonia Korea menderatzen ahalegindu ziren; Japoniaren eragina nabarmena izan zen mende horietan, eta Koreak Txinaren zergapeko estatu izatea onartu zuen.
 
1910ean, ordea, Japoniako gudarosteak lurraldea hartu zuen. Japoniak, bere onerako, ekonomia indartu zuen, [[japoniera]] ezarri zuen hizkuntza ofizial gisa, eta Koreako abertzaleak gogor zapaldu zituen. Koreako gobernua erbestera joan zen, eta gudarostea, txinatarrekin batera, Japoniaren kontra borrokatu zen. [[Bigarren Mundu Gerra]]n Japonia galtzaile atera zenean, [[Sobietar Batasuna]]ren gudarostea penintsularen iparraldetik sartu zen, 38° paraleloraino, eta [[Estatu Batu]]ek, berriz, hegoaldea okupatu zuen. Korearen batasuna lortzeko Nazio Batuen aholkuei muzin eginez, [[1948]]an [[Koreako Herri Errepublika Demokratikoa]] edo Ipar Korea sortu zen, sobietarrek bultzatu zuten erregimen komunistaren mende eta, handik hilabete batera, [[Koreako Errepublika]] edo Hego Korea.
 
[[1950]]ean, Ipar Koreak ia hegoalde osoa okupatu zuen. Hego Koreak [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBen]] laguntza izan zuten, eta Ipar Koreak Sobietar Batasuna eta [[Txinako Herri Errepublika|Txinarena]]. Horrela piztu zen [[Koreako Gerra]], hiru urte iraun zuena. [[1953]]an, armistizioa sinatu zuten, Hego Korea eta Ipar Korearen arteko muga 38. paraleloan jarriz.
55. lerroa:
 
{{commonskat}}
 
[[Kategoria:Korea| ]]
[[Kategoria:XX. mendean desagertutako herrialdeak]]