Kordokaldi aldizkaria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
27. lerroa:
| ISSN =
| webgunea =
}}'''Kordokaldi''' [[1970eko hamarkada]]ko [[Idiazabal]]go ([[Gipuzkoa]]) gazteen aldizkaria zen.
 
== Sorrera ==
[[1977]]ko urtarrilean kaleratu zuten lehen alea. Izen bereko gazte taldea izan zen sortzailea. Hilabetekaria izateko asmoz jaio zen. Idiazabalen gertatzen zenaren oihartzun izan nahi zutela esaten zuten aurkezpenean. Herriko kontuen berri emateko tresna izateaz gain, gazteen ikuspegia zabaltzeko modua ere bazen. [[Euskara]] hutsean kaleratzen zen. Herritarrak hizkuntzaren erabilerak duen garrantziaz jabe zitezen nahi zuten.
 
== Edukia ==
Herriko hainbat pertsona ezaguni egindako elkarrizketak irakur zitezkeen: [[txistulari]]ei, enterradoreari… ''Motz-motzak'' atalean herrian gertatutako berriak zetozen. [[Kirol]]ari ere egiten zioten txokorik: kanpoan ere sona zuten kirolariak baitzeuden Idiazabalen. Gai jakin batzuen inguruko iritziak ere topa zitezkeen: [[sexu ugalketa|sexua]], familia, etab. Gazte taldekoen iritziak eta honetaz hitz egiteko guraso eta gazteekin elkartzen zirenean izandako berriketak ere. Interesgarritzat jotzen zituzten aldizkari eta [[liburu]]en aipamenak argitaratzen zituzten inork nahi izan ezkero hauetara jo zezan. Kordokaldi elkartearen bilakaera ezagutzeko ere balio zuen: batzarretan erabakitakoa, egindako ekintzak, martxan zeuden planak, etab. Amaieran denbora pasak egoten ziren. Herritarrek herriko kontuez, zituzten kezkak eta iritziak zabaltzeko aldizkaria zen, bada.
 
== Ekoizpena ==