Kordobako Kalifa-herria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
28. lerroa:
 
== Historia ==
[[929]]an [[Abd ar-Rahman III.a]]k orduko etsai guztiak mendean hartu eta gero, ''al Nasir li-din Allah'' ([[euskara]]z "Jaungoikoaren erlijioa irabazarazi duena") ezizena hartu eta [[kalifa]] izendatu zion bere burua. [[Abd ar-Rahman III.a]]ren kalifaldia ([[929]]-[[961]]) eta haren seme [[Al-Hakam II.a]]rena ([[961]]-[[976]]) [[Al-Andalus]]en urrezko aroa izan ziren.
 
Bere nagusitasuna adierazteko [[Abd ar-Rahman III.a]]k bere hiriburua eraiki zuen: [[Medina Azahara]]. [[1009]]an [[Hisham II.a]] kendu zutenean, ''[[fitna]]'' edo guda zibila hasi zen, azken kalifaren eta [[Almanzor]] bere ''hayib'' edo lehen ministroaren aldekoen artean. Ofizialki kalifa-herriak [[1031]] arte jarraitu zuen, [[taifa]]tan banatu zen urtea.