Korapilo (abiadura unitatea): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
[[Fitxategi:Zierbena portua.jpg|thumb|righteskuinera|Gehienezko lastertasuna, zubi azpitik igarotzerakoan, 3 korapilotara mugatzen duen idazkuna [[Zierbena]]ko portuan.]]
'''Korapiloa''' itsas nahiz [[aire]]ko nabigazioan erabiltzen den [[abiadura]] neurria da, [[itsas milia]]/[[ordu]]ren parekidea, hau da, 1852 m/orduren parekidea.
 
== Jatorria ==
Antzina, hurbileko erreferentzia fisikorik gabe, zaila zen [[itsaso]]an abiadura neurtzea. Prozesua [[ontzi]]aren [[popa]]tik [[soka]] bat lotuta zuen [[enbor (argipena)|enbor]] bat edo egur zati bat botata hasten zen. Enborra [[ur]] azalean flotatzen eta geldirik geratu arte itxaroten zuten, eta ondoren hasten ziren itsasontzia egurretik zer abiaduratan aldentzen zen neurtzen<ref name=aa>{{erreferentzia|izena= Nagore |abizena= Irazustabarrena |url=http://www.argia.eus/argia-astekaria/2498/zergatik-erabiltzen-dira-korapiloak-itsasontzien-abiadura-neurtzeko |izenburua= Zergatik erabiltzen dira korapiloak itsasontzien abiadura neurtzeko? |aldizkaria=[[Argia (aldizkaria)|Argia. ]] |data= 2016-03-06 |postscriptum=CC-BY-SA lizentzia}}</ref>.
 
Distantzia kalkulatzeko, [[soka]]ri korapiloak egiten zizkioten, batetik bestera 47 [[oin]]eko gutxi gorabeherako tarteak utziz, eta korapiloak kontatzen zituzten soka ontzitik irten ahala<ref name=aa></ref>.
 
Baina abiadura neurtzeko, [[distantzia]] unitateez gain, denbora unitateak behar zituzten, eta [[harea]] ordulariak (minutu erdi ingurukoak) baliatu zituzten horretarako. Beraz, bi lagun behar ziren lan horretan: bata [[erloju]]a iraultzeko eta bestea korapiloak kontatzeko. Eta erabilitako tresnak oso zehatzak ez zirenez, emaitzak ere hala-moduzkoak izan ohi ziren<ref name=aa></ref>.
 
Dena den, [[denbora]]ren eta korapiloen arteko [[proportzionaltasun (argipena)|proportzioa]] doituz joan zen, orduko [[itsas milia]]rekin bat egin arte, eta egun, [[satelite]]en garaian, oraindik ere korapiloak dira itsasoan abiadura neurtzeko erabilitako [[unitate (argipena)|unitateak]]<ref name=aa></ref>.
 
== Erreferentziak ==