Kontxako badia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-| kokapena = +| herrialdea =)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
17. lerroa:
| hiriak = [[Donostia]]
}}
[[FileFitxategi:Urdaneta-untzia kontxa.jpg|thumb|Urdaneta untzia, 2009ko ekaitz batek hondartzan utzitakoa.]]
 
'''Kontxako badia''' [[Kantauri|Kantauri itsasoan]] dagoen [[badia]] txiki bat da, [[Donostia]]n kokatua, izen bereko hondartzaren parean. Bere izenak dioen bezala, kontxa forma du, eta bertan bi hondartza daude, [[Ondarreta]] eta [[Kontxa]], baita [[Santa Klara uhartea]] ere.
 
== Izena ==
[[Pedro Teixeira]]ren XVII. mendeko mapa batek ''La Concha'' izena ematen dio badiari.
 
27. lerroa:
Badiak, ekialdean dagoen [[Urgull]] eta mendebaldean dagoen [[Igeldo]] mendien arteko tartea hartzen du. Ikerketa geologikoen arabera, antzinako badiak Igeldo menditik [[Ulia]]raino hartzen zuen, Zurriola hondartza ekialdetik ixten duena, gaur egungo Urgull mendia, garai hartan, ziur aski uharte bat izango baitzen. Honela, jatorrizko badia, 3 kilometro baino gehiagoko luzerako hondartza lerro batekin, hiriko hiru hondartzak eta bi uharte hartzen zituen. Geroago, eta [[Urumea]] ibaiaren itsasoratzean metaturiko sedimentuekin, Urgull uhartea lur irmoarekin lotu zuen [[istmo]] bat eratu zen, eta geroztik Urgull mendia [[penintsula|erdiuhartea]] da. Hala geratu zen eratuta egungo badia, bere maskor forma ibilbidearen eraikuntzarekin sendotu zelarik.
 
[[Fitxategi:Panorama Donostia Kontxako.jpg|500px|thumb|centererdian|Kontxako badiaren gaueko ikuspegia]]
 
== Hondartzak ==
34. lerroa:
== Itsas pasealekua ==
{{sakontzeko|Kontxa pasealekua}}
[[Fitxategi:San Sebastian Palacio Miramar.JPG|220px|thumb|leftezkerrera|[[Miramar jauregia]] [[Ondarreta]] eta [[Kontxa|Kontxa hondartzak]] banatzen diren tokian dago, badia ertzatzen duen [[Mirakontxa pasealekua]]ren erdian.]]
Kontxa hondartzaren ertzean dagoen itsas ibilbidea izen ezberdinak dituzten zenbait zatiz osatua dago. Ekialdeko muturretik hasiz, Urgull mendiaren magalean, ibilbideak Paseo Berri izena jasotzen du. Honen ondoren, ibilbideak herriko itsas portu txikitik jarraitzen du, non [[Donostiako Aquariuma]] dagoen, eta ondoren, [[Donostiako udaletxea|Donostiako udaletxe]] parera iritsi ostean, Kontxa pasealekua hasten da, ziuraski [[Espainia]]ko ezagunena. Pasealeku honetan zehar eta badiaren mendebaldeko ertzera iritsi arte Kontxako Baranda dago, [[Rafael Aldai]]k diseinatua eta [[1910]]ean jarria. Kontxako pasealekuan badiaren ertzeko pasealekuko elementu arkitektoniko eta ornamentalik nabarmenenak daude: [[Kontxa]] hondartzarako jeitsierako arranplan kokatutako farola bereizgarri batzuk, bi erloju handi, [[La Perla]] bainuetxea eta Bainu Errege Etxearen eraikinak. Mendebalderantz jarraituz [[Mirakontxa pasealekua|Mirakontxa pasealekura]] iristen da, [[Miramar jauregia]]n amaitzen dena. Pasealekuak, Miramar eta Haizearen Orraziaren artean Ondarreta pasealekua izena jasotzen du, honen ondoan lorategi batzuk daudelarik. Badiaren ertzeko itsas pasealekua, esan bezala, [[Haizearen orrazia|Haizearen Orrazia]] eskultura multzoan amaitzen da, [[Eduardo Txillida|Eduardo Chillida]] eskulturgile donostiarrak diseinatu zuena.