Konposatu organiko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
[[Fitxategi:Methane-2D-stereo.svg|thumb|150px|[[Metano]]a da konposatu organiko sinpleenetakoa.]]
'''Konposatu organikoak''' beren [[molekula|molekuletan]] [[karbono]]a duten [[konposatu kimiko]]ak dira. Karbonoaz gain, [[hidrogeno]]a, [[oxigeno]]a, [[nitrogeno]]a, [[sufre]]a, [[fosforo]]a eta [[halogeno]]ak ere izan ditzakete. [[Atomo]] hauek euren artean [[lotura kobalente]] bidez elkartuta agertzen dira.
 
Hala ere, [[karburo]], [[karbonato]] eta [[karbono oxido]]ak ez dira konposatu organikoen barnean sartzen, hauek [[konposatu inorganiko]]tzat hartzen dira.
 
Historian arazo ugari eman dituen zerbait izan da konposatu organiko eta inorganikoen bereizketa. Orokorrean, konposatu organikoek karbono eta hidrogeno arteko lotura kobalenteak dituztenak dira eta inorganikoak ez dituztenak. Horrela bada, [[azido karboniko]]a konposatu inorganikoa da eta [[azido formiko]]a organikoa. Beraz, konposatu organiko guztiek karbonoa dute, baina karbonoa duten konposatu guztiak ez dira organikoak.
 
Konposatu organikoekin erlazionatutako alderdiez [[kimika organiko]]a arduratzen da.
10. lerroa:
== Historia ==
 
Historikoki "organiko" hitzak jatorria [[organo]] batean duela adierazi nahi zuen eta "inorganiko" hitza biziduna ez den nonbaitetik eratorritakoa litzateke.
 
Gerora, izaki bizidunek ekoizten zituzten zenbait konposatu sintetizatzea posible zela ikusi zuten, hala nola, [[azido oxaliko]]a edo [[urea]]. Honek konposatu organiko eta inorganikoen bereizketa zalantzan jarri zuen.
 
Honela, konposatu organikoei definizio berri bat ematen saiatu ziren eta karbonoa eta hidrogenoa zituzten konposatuak zirela erabaki zuten. Honen arabera konposatu inorganikotzat hartzen diren zenbait molekula organikoen barruan egongo lirateke ([[karbono dioxido]]a, [[zianuro]]a...) eta beraz, definizio hau ez da guztiz egokia. Gaur egun hala ere, ez da sailkapen honi erabat doitzen zaion definiziorik aurkitu.
 
== Konposatu organiko motak ==