Kolkida: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Euskaltzaindiaren webguneko esteka berriak
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
26. lerroa:
[[Greziar mitologia]]n Kolkida [[urrezko ahari-larrua]] zegoen nazioa zen, jainkoen oparia, zuenari, oparotasuna ematen ziona. [[Jason]], [[Argo]] izeneko bere itsasontzian, harantz joan zen hain gai preziatua bertako errege zen [[Eetes]]i lapurtzeko, ahari larrua, [[Frixo]] ahariaren bizkarrean muntatua heldu zenean jaso zuena. [[Medo]]k herrialdea konkistatu zuen [[Asia]]tik bere aitona Eetesi laguntzeko joan zenean, erresuma, bere anaia propioaren esku galdu zuena, eta, behin Eetes hil ondoren, Kolkida bere inperioari erantsi zion, beragatik, [[Media]] deitua izan zena.
 
== Historia ==
=== Jatorria ===
[[K. a. 2. milurtekoa]]ren amaieran, Asia Txikian, ''Ponto Euxino'' ([[Itsaso Beltza]])ren ekialdean eta [[Transkaukasia]]ren hego-mendebaldean, bi erresuma loratzen ziren, [[Diaoji]]koa eta ''Kolka''koa ([[greziera]]z Κολχίς / Kolkis) edo Kolkida greziarrentzat.
 
43. lerroa:
[[K. a. 330]]ean persiarrengandik askatua izan zen [[Alexandro Handia]]gatik.
 
=== Greziar kolonizaziotik Erromatar Inperiora ===
[[K. a. VIII. mendea|K. a. VIII. mendetik]] aurrera, miletoarrak, Kolkidako kostaldea kolonizatzen hasi ziren. [[Fasis]] (Poti), [[Guienos]] (Otxamtxira), Dioscuria, ondoren Sebastopolis deitua, gaur egungo [[Sokhumi|Sujumi]] dena eta [[Adjaria]]n izen ezezaguneko beste bat sortu zituzten.
 
56. lerroa:
[[Pontoko Erresuma]]ko erregearen lagun aristokrata batzuek hartu zuten boterea. [[K. a. 66]]an, erromatarrek Mitridates bota zuten, Kolkidara ihes egin zuena, eta, ondoren, Bosforo zimeriarrera (gaur egungo [[Kertx-eko itsasartea|Kertxeko itsasartea]]).
 
[[K. a. 65]] inguruan, Oltak izeneko Kolkidako tokiko gobernari bat, erromatarrei erresistentzia jartzen ziena, hauek botea izan zen, baina beste tokiko gobernari batzuek eutsi zuten [[Erroma]]. Ponpeiok, barrutiko gobernari, Aristarko izeneko tokiko gobernari bat egin zuen (Kolkida doimenatu zuena, txanponen arabera). Kolkida orain erdialdeko zatiagatik bakarrik osatua zegoen eta hiriburua Fasis zen ([[Poti]]). Ponpeio erori ondoren, [[Farnazes II.a|Pontoko Farnazes II.aak]]k , Mitridatesen semea, [[Julio Zesar]] [[Egipto]]n zegoela probestuz, Kolkida bereganatu zuen, baita Armenia eta [[Kapadozia]] ere ([[K. a. 49]]), Gneo Domizio Kalbino garaituz, baina bere arrakastak ez zuen askorik iraun. Pertsonai hauxe, Zesarrek Farnazesen aurka bidali zuen, eta [[K. a. 47]]an garaitu zuen. [[Polemon]] Farnazesen ondorengoa, Bosforo eta Pontoko erregea izan zen, Kolkida barne. Pontoko erresuma ezeztatua izan zenean Erromara batu zen, [[Galazia]]ko probintziaren zati bezala. Erromatar guarnizioak kostaldeko herrietan finkatu ziren.
 
[[Dioskuria]], hiriburua, Eusioren kostaldean zegoena, Sebastopolis deitzera pasa zen erromatarren agindupean. Beste hiri batzuk Sarapana (gaur egun Scharapani), Surium, [[Arkeopolis]], Macheiresis eta Zita edo Kutatisium (gaur egun Kutaisi) izan ziren.
62. lerroa:
[[69]]an barne iraultza bat egon zen Anizetesen buruzagitzapean, eta matxinoak [[Trabzon|Trebisondaraino]] iritsi ziren, non erromatarrak garaitu eta hauen ontziak erre zituzten. Enperadoreak, Virdio Geminio, Anizetes garaitu zuen armada batekin bidali zuen. Hau, Sedokhezeko tokiko printzearekin babestu zen, honek, erromatarrei eman zielarik. Ordutik, erromatar presentzia indartu egin zen eta herrialdea [[II. mendea|II. menderarte]] egon zen Inperioaren mende, laziarren tokiko printzeak ziren Apxiles edo Apsides, Abasges edo Abaszis, Samiges eta beste txikiago batzuk, ia erabat independente egin zirenean. Laziarren printzerriak beste printzerriak konkistatu zituen III. eta [[IV. mendea|IV. mendeen]] artean, Lazikako erresuma sortuz, mende berean, erromatar guarnizioak desagertuz, [[300]]. urtea igaro ondoren arte existitu zirenak.
 
=== Georgiaren jatorrian ===
[[Trajano|Traiano]] erromatar enperadorearen agindupean, Pontoko probintziaren zati izan zenetik, [[Sasaniar Inperioa|Sasanidar Inperioaren]] agindupean [[Georgia]] deitzera pasa zen. Kristautasuna [[311]]n agertzen da, [[Santa Nina]]ri esker "''Argiztatzailea''" (esklabu martiria). [[337]]an [[Mirvano III.a]] eta bere emazte Nana kristautasunera bihurtu ondoren, erlijio hau, erresumako erlijio ofiziala bihurtzen da.
 
[[446]]an (edo [[460]]an) [[Waktang I.a]]k ''otso burua'' ([[446]]-[[502]] [[bagratidar dinastia]] sortzen du, eta Tiflis edo [[Tbilisi]] hiria aukeratzen du hiriburu bezala, duen izena, bere ur termalengatik delarik. Waktang I.ak, sasanidengandik askatu zuen herrialdea eta bere domeinuak Transkaukasia guztira hedatu zituen (gaur egungo Georgia, [[Armenia]] eta [[Azerbaijan]]. Gainera, [[Georgiako Eliza Ortodoxo eta Apostolikoa|Georgiar ElizaElizaren]]ren [[autozefalia]] aldarrikatu zuen. Baina, azkenik, persiarrek garaitu zuten, eta, [[502]]an, Georgia bitan banatua izan zen: Ekialdeko Georgia, Karthliako erresumari erantsia izan zena, eta Mendebaldeko Georgia, Kolkidari dagokiona, honek, Lazikako Erresuma izena hartu zuelarik.
 
[[VI. mendea]]n persiarrek Karthliako monarkia ezeztatu zuen, baina, [[Bizantziar Inperioa]]ren laguntzarekin kanporatuak izan ziren eta ''aznauri''ek (nobleek) erresumaren botere eta administrazioa berrezarri zuten. [[654]]an, persiarrek eta bizantziarrek lurraldea lehiatu zuten, azkenik georgiarrek konkistatu zutena [[VIII. mendea]]ren amaieran.
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda}}