Klaus Huber: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
sarrera esaldia +kategoriak +beste
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
 
3. lerroa:
'''Klaus Huber''' ([[Berna]], [[1924]]ko [[azaroaren 30]]a - [[Perugia]], [[2017]]ko [[urriaren 2]]a) suitzar musikagilea izan zen.
 
Zuricheko Kontserbatorioan hasi zituen musika-ikasketak (1947-1949), eta Berlineko goi-mailako musika-eskolan osatu zituen (1955-1956) Boris Blacher musikagilearekin. 1964an Paul Sacher orkestra-zuzendariak Basileako Kontserbatorioko musikagintza eta instrumentazio-eskolen ardura eman zion; haren aurretik, [[Pierre Boulez]] eta [[Henri Pousseur]] arituak ziren lan berean. 1979an musikagintza irakasle izendatu zuten Friburgoko Goi Mailako Musika Eskolan. Huberren lana [[Anton Webern|WebernWebernen]]en ondoko musikagileenen artean zabalenetakoa eta garrantzitsuenetakoa da, eta hala [[Errenazimentu]]ko eta [[Erdi Aro]]ko idazkera tradizioen, nola [[Serialismo|musika serialaren]] eta elektroakustikoaren tekniken eragina du. Bere soinu arkitekturetan masaren eta xehearen arteko oreka nabarmentzen da, eta maisutasun handia du orkestraren eta ahotsen idazkeran. Aipagarriak ditu lan hauek: ''Soliloqua ''(1959-1964), San Agustinen testu batean oinarritua, bakarlari, koru eta orkestra handiarentzat; ''Tenebrae'' (1966-1967), orkestra handiarentzat;'' Inwendig voller Figur& ''(1970-1971), koru, banda magnetiko eta orkestra handiarentzat, San Joanen Apokalipsiaren testuetan oinarritua; ''Im Paradis oder Der Alte vom Berge ''(1973-1975), bost ekitaldiko opera, alemanera itzulitako Alfred Jarryren testu batean oinarritua, mimo, antzezle, kantari bakarlari, koru misto, banda magnetiko eta orkestrarentzat, eta ''Erniedrigt-Geknechtet-Verlassen ''(1981) oratorioa, besteak beste.
 
== Erreferentziak ==
9. lerroa:
 
{{bizialdia|1924ko|2017ko|Huber, Klaus}}
 
[[Kategoria:Suitzako musikagileak]]
[[Kategoria:Bernatarrak]]