«Katekolamina»: berrikuspenen arteko aldeak

11 bytes removed ,  Duela 1 urte
t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
'''Katekolaminak''' [[dopamina]], [[noradrenalina]] eta [[adrenalina]] barne hartzen dituen substantzien talde bat da. Katekol eta amino talde bat dituzte beren egituran eta guztiak [[tirosina]] [[aminoazido]] aitzindaritik eratorriak dira.
 
Katekolaminak [[gongoil linfatiko|gongoiletan]] sintetizatzen direnean [[hormona]] funtzioa betetzen dute. [[Neurona|Neuronetan]] sintetizatu eta sinapsi gunera jariatzen badira aldiz, [[neurotransmisore]]ak kontsideratzen dira. [[Sinpatikomimetiko]]ak dira, hau da, nerbio sistema sinpatikoa kitzikatzen dute eta [[estres]]arekin asoziaturik daude. [[Ur]]etan disolbagarriak dira eta [[odol]]ean zehar garraiatzen dira proteina plasmatikoei lotuta.
 
== Sintesia ==
Dopamina da lehenengo sintetizatzen den katekolamina. Gero, bere egituran zenbait aldaketa eginez, noradrenalina eta adrenalina lortzen dira. Hona hemen katekolaminen sintesiaren azalpena pausoz pauso:
 
Katekolaminak batez ere nerbio sistema sinpatikoan ekoizten dira. [[Tirosina hidroxilasa]] katekolaminak sintetizatzen diren [[zelula]] guztietan dagoen kantitate mugatuko [[entzima]] bat da. Tirosinaren meta posizioan hidroxilo talde baten adizioa katalizatzen du [[biopterina]] eta oxigenoa [[kofaktore]] gisa erabiliz eta L-dihidroxifenilalanina ([[lebodopa]]) eratuz.
 
Hurrengo erreakzioan [[dopamina deskarboxilasa]] erabiltzen da entzima katalizatzaile moduan. Honek L-dopa deskarboxilatu egiten du dopamina emateko.
 
Dopaminatik noradrenalina lortzeko [[dopamina β-hidroxilasa]] entzima beharrezkoa da. Entzima honek [[askorbiko]]a eta [[oxigeno]]a ezinbestekoak ditu katalisirako.
 
Azkenik, adrenalina ekoizteko [[feniletanolamina N- metiltransferasa]]k metil talde bat sartzen dio noradrenalinari bere amino taldean.
Baldintza normaletan tirosina kontzentrazioak tirosina hidroxilasa asetuta edukitzeko adinakoak dira. Tirosina hidroxilasak [[fenilalanina]] hidroxilatu eta tirosina emateko gaitasuna ere badu. Hau [[fenilzetonuria]] duten gaixoetan baliagarria da, gaixo hauek [[fenilalanina hidroxilasa]]ren urritasuna baitute.
 
Katekolaminen biosintesia oso erregulatuta dagoen prozesua da.
 
== Eraginak ==
 
Noradrenalina, adrenalina eta dopaminak nerbio sistema zentrala erregulatzeaz gain, odolean hormona moduan jarduten dute. Odolean katekolamina hauen maila altuak estresarekin erlazionatzen dira.
 
Katekolaminek gorputza erne egoeran jartzen duten aldaketa fiologikoak bultzatzen dituzte. Aldaketa ohikoenak [[bihotz-maiztasun]]aren, [[presio arterial]]aren, odoleko [[glukosa]] mailen eta nerbio sistema sinpatikoaren erreakzioaren igoera dira.
 
Hala ere, katekolaminak hartzaile espezifikoetara lotu behar dira beren eragina emateko.
 
=== Hartzaile adrenergikoak ===
* β2 agonistak: bronkozabaltzaile eta basozabaltzaileak
* β3 agonistak: obesitatearen aurkakoak
Noradrenalina eta adrenalinaren hartzaileak dira. Bi neurotransmisore hauek eragin anitzak dituzte. [[Gihar|Muskulu]] leunaren uzkurketa edo erlaxazioa eragin dezakete. [[Odol-hodi|Odol hodien]] uzkurketa edo zabalkuntza eta [[bronkio]]en zabalkuntza bultzatzen dute. Bihotzaren maiztasuna eta intentsitatea igotzen dute, gastu kardiakoa handituz.
 
=== Hartzaile dopaminergikoak ===
== Degradazioa ==
 
Minutu batzuetako erdibizitza besterik ez dute odolean zehar doazenean.
 
[[Monoaminooxidasa]] (MAO) entzima da katekolaminen degradazioaren erantzule nagusia. Entzima hau [[heste]] eta [[gibel]]ean oso ugaria da eta [[anfetamina]] eta [[IMAO]]-ek inhibi dezakete katekolaminen erdibizitza luzatu eta bide batez, bere eragina ere luzatzeko.