Katalina I.a Errusiakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Bot: reemplazo de categoría Romanov etxea por Romanov dinastia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
29. lerroa:
| oharrak =
}}
'''Katalina I.a Errusiakoa''' ({{lang-ru|Екатерина I Алексеевна|Jekaterina I Alekseyevna}}), jaiotze izena '''Marta Helena Skavronska''' ({{Lang-pl|Marta Helena Skowrońska}}, {{Lang-lv|Marta Elena Skavronska}}), [[Errusiar Inperioa|Errusiako enperatriza]] izan zen [[1725]]etik [[1727]]ra. [[Petri I.a Errusiakoa]]ren enperadorearen bigarren emaztea zen eta, haren heriotzaren ondoren enperatriz bilakatu zen{{lur erref}}.
 
== Biografia ==
Marta Skavronska zen bere benetako izena eta [[1684]]an Letonian jaiotako Poloniako baserritarra zela uste da. Samuel Skavrosnky eta Elisabeth Moritzen alaba zen. Gurasoak izurriteak hil zituen, eta iheslariak zirela esan izan da, horregatik hurrengo gobernuek ezkutuan gorde nahi izan dute historia hau.
 
=== Gaztaroa ===
Umezurtz gelditu ostean Ernest Glück, [[Alūksne|Marienburgeko]] artzain [[luteranismo|luteranoaren]] etxean hasi zen zerbitzari lanetan. Glücken etxean zegoela, Johan Raabe izeneko suediar ofizial batekin ezkondu zen oso gazte. Errusiarrek Marienburg hartu zutenean, Marta [[Mosku]]ra eraman zuten<ref name=brit>[https://en.wikisource.org/wiki/1911_Encyclop%C3%A6dia_Britannica/Catherine_I. Catherine I.] 1911 Encyclopædia Britannica. En.wikisource.org</ref>. Ondoren [[Alexandro Menxikov]] printzearen zerbitzaria (eta maitalea, agian) izan zen. Menxikov [[Petri I.a Errusiakoa|Petri Handiaren]] lagun mina eta kortesanoa zen, eta [[San Petersburgo]]ko lehen gobernadorea.
 
=== Petri Handia ===
[[Fitxategi:Homann - Topographische Vorstellung der Neuen Russischen Haupt-Residenz und See-Stadt St Petersburg.gif|thumb|leftezkerrera|190px|San Petersburgo 1723an.]]
 
[[1703]]an, [[Petri I.a Errusiakoa|Petri Handiak]] gortea San Petersburgora eraman zuenean, Marta ezagutu zuen. Maitaleak bilakatu ziren eta, Marta fede ortodoxora bihurtu ostean, Katalina Alekseievna izena hartuz, [[1707]]an ezkondu ziren ezkutuan. Hamaika ume izan zituzten, baina bakarrik Anak (1707) eta Isabelek (1709) iraun zuten bizirik. Hiria eraikitzen zuten bitartean etxola batean bizi izan ziren. Jauregira bizitzera joan zirenean, etxola hesi batez inguratuz zaindu zuten.
 
=== Enperatriza ===
[[1711]]n Turkiaren aurkako kanpainan lagundu zion tsarrari, eta enperadorearen bizitza salbatu zuela esaten da, indartsuagoa zen armada batek inguratua zuenean amore emateko iradoki ziolako. [[1712]]an jendaurreko ezkontza ospatu zuten, Petri Eudoxia emaztearengandik banandu ondoren. [[1724]]an enperatriz ezkontide koroatu zuten [[Mosku]]ko Uspensky katedralean<ref name=brit></ref>. Titulu hori hartu zuen lehendabiziko emakumea izan zen. William Mons izeneko ganberazainarekin senarra engainatzen zueneko hotsa zabaldu zenean, Petrik Monsi burua ebakitzeko agindu zuen<ref name=brit></ref>.
 
Petri 1725ean hil zenean, Katalina izan zen haren ondorengoa. Bere agintaldian [[Alexandro Menxikov|Menxikov]] izan zen gobernuburua.