Katalina Eleizegi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Etiketak: Ikusizko edizioa Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
4. lerroa:
 
== Biografia ==
Donostiako hiribarrenean bizi zen familia batean, lau senidetatik nagusia zen Katalina Eleizegi. Joxe Juan ([[1891]]), Juana Anbrosia ([[1893]]) eta Juana Maria ([[1897]]) izan zituen anai-arrebak. Gurasoak, berriz, Kaietano Maria Eleizegi Otegi urnietarra eta Juana Josefa Maiz Albizu donostiarra.
 
Umetan gaizki sendatutako hotzeri baten ondorioz, arnas hartzeko arazo kronikoak izan zituen bizitza osoan. Eguraldi lehorragoen bila, barrualdeko herri askotan bizi izan zen: hasieran Donostian bere gurasoenean, baina gero, Euskal Herriko beste herri batzuetara joan zen bizitzera. [[Iruñea]]n, [[Auritz]]en eta [[Madril]]en bizi izan zen, eta gaztaroan bidaia asko egin zituen, Gipuzkoan eta Nafarroan barrena batez ere.
 
Bere bizitzaren aldi luzeena, azken hogeita hamar urteak, hain zuzen, [[Lizarra]]n pasatu zuen: [[Espainiako Gerra Zibila Euskal Herrian|Espainiako Gerra Zibilaren]] hasieratik hil arte han bizi izan zen, Txapitel kaleko lehen zenbakiko bi oineko etxean: goiko oinean, etxebizitza zegoen, eta han izan zituen Katalinak alokatuta bere logela eta egongela txiki bat; beheko oinean, berriz, etxe jabeen Etxegoien ehorztetxea zegoen.
 
Irakasle ikasketak egin zituen Burgosen, eta lan egin zuen [[Oiartzun]]en, [[Bidania]]n, [[Amasa]]n eta [[Ituren]]en, baina osasun arazoek eraginda, Lizarrara erretiratu zen, klima lehorragoaren babesera.
18. lerroa:
{{esaera2|Eleizegi'tar Katariñe andereñoa; goi-goitik dabillen antzerki lana osotu digu, ospe aundiko teatrugilleak ere doi-doi gainditzen dituzten uarri ta eragozpideak ederki azpiratuz.}}
 
[[Harkaitz Cano]]k «euskal antzerki modernoaren ama» izendatu zuen Katalina Eleizegi.
 
== Lanak ==
'''[[Garbiñe. Iru egintzetan eratutako antzerkia]]''' ([[1917]], [[Tolosa]]n, Eusebio Lopezenean)
 
Hiru ekitaldiko drama historikoa da, Eleizegiren lanik ospetsuena alde guztietara. [[Donostia|Donostiako Udalak]] 1916an saritutakoa, 1916ko abenduaren 21ean Donostiako [[Antzoki Zahar]]rean jokatu zen lehen aldiz; hurrengo urtean Tolosan argitaratu eta urteetan antzeztua izan zen.
 
Historia XIII. mendean gertatzen da, Larrain familia aberatsaren jauregian; ezinezko amodio baten historia da: Ibon eta Egurtza maitemindurik daude Liderekin; Lide bera eta Garbiñe, itsuturik Ibonekin. Korapilo horren inguruan gertatzen dira obraren hiru egintzak.
 
Oso kritika onak jaso zituen (Toribio Altzagarenak barne). Istorioa XIII. mendean dago kokatuta, nafarren eta musulmanen arteko gerra giroan. Ezinezko amodio baten istorioa da. [[Benito Pérez Galdós]]en ''Marianela''rekin konparatua izan da, maitasunaren eta sakrifizioaren arteko uztarduragatik.
 
'''[[Loreti. Iru egintzetan eratutako antzerkia eta 1917garren urtean Donostiko Euskal-Ikustetan saritua-]]''' ([[1917]], Donostia, Loyola'tar Eneko Deunaren Irarkola)
 
Hiru ekitaldiko drama historikoa da hau ere. Donostiako Udalak 1917an saritua, 1918ko abenduaren 21ean argitaratu eta antzeztu zen lehenengoz, Antzoki Zaharrean. '''Garbiñe'''k baino harrera epelagoa izan zuen arren, egileak kultura handia zuela berresten du lan honek. Kantabriar gerrateetan girotu zuen, euskaldunak erromatarren aurka aritu ziren antzinako garaietan.
 
'''[[Gaine]]''' ([[1929]])
60. lerroa:
 
{{bizialdia|1889ko|1963ko|Eleizegi, Katalina}}
 
[[Kategoria:Donostiako idazleak]]
[[Kategoria:Euskal antzerkigileak]]