Katakonba: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
12. lerroa:
 
Korridore estuak ziren, ''ambulacri''ak, [[labirintu]] itxurarekin. Hauetan aldeetako ormetan nitxo edo ''loculi''ak egiten dira: nitxo laukizuzenak.
Orokorrean gorpuak maindireekin estaltzen ziren eta lauzekin nitxoa ixten. Normalean nitxo bakoitzeko gorpu bat izaten zen, baina badira bi eta hiru sartu zituztenak ere (''loculi bisomus'' edo ''trisomus''). Hormetan toki gehiagorik etzenean lurrean hilobiratzen zituzten.
 
Dirudienez, kristauek, Erroma kanpoan zeuden harrobi utziez baliatu ziren. Bertan [[tufa]] edo [[puzzolana]] harriak topatu zituzten eta hauek erabili. Hauen ezaugarriak onak ziren, hoietako bat biguntasuna zelarik. Harrobi horietako pasadizoak ere erabili zituzten beraien katakonbetan ere.
19. lerroa:
 
== Hilobiratzea ==
[[Fitxategi:Good shepherd 01 small.jpg|thumb|250px|righteskuinera|[[Artzain Ona]]ren irudia, III. mendea, Piscilla katakonbetan]]
Kristauentzat ideia garrantzitsua zen ''inhumazio'' edo ehorzketa egitea. Paganoen munduan gehien egite zena ''crematio'' edo errausketa izaten zen, baina kristauek gorpua gorde behar izaten zuten. II eta III. mendeen artean, ez dago argi zergatik, paganoek ere ehorzketa egiten zituzten, errausketa utziz. Batzuk diote kristauen eraginagatik izan zela. Badirudi, goi mailako jendea hasi zela horrelakoak egiten.