Katabolismo: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak |
|||
1. lerroa:
[[Fitxategi:Catabolism.svg|
'''Katabolismoa''' bizidunengan gertatzen den erreakzio kimikoen multzoa da, molekula organiko edo biomolekula handiak molekula bakun bihurtzen dituena. [[Erredox erreakzio|Oxidazio]]-erreakzioak gertatzen dira katabolismoan, energia askatzen dutenak. Ondorioz, prozesu katabolikoetan energia sortzen da, [[ATP]] bezalako molekuletan pilatzen dena.
9. lerroa:
Erreakzio katabolikoetan askatzen den energia [[ATP]] energian aberatsak diren loturetan gordetzen da, eta, ondoren, [[anabolismo]]ko erreakzio endergonikoetan erabili ahal izango da. Anabolismoa eta katabolismoa, beraz, lotuta dauden bideak dira, nahiz eta alderantzizkoak izan.
Bide katabolikoak antzekoak dira organismo [[autotrofo]] eta [[heterotrofo]]etan.
16. lerroa:
Erreduzitzen den substantziaren izaeraren arabera, bi katabolismo-mota bereiz ditzakegu:
* [[Hartzidura]]: erreduzitzen den [[molekula]] beti organikoa da.
* [[Arnasketa]]: bertan konposatu ez-organiko bat da erreduzitzen dena. Arnasketa aerobikoa izango da baldin eta konposatu hori [[oxigeno]]a bada, eta [[Arnasketa anaerobio|arnasketa
== Katabolismoak ==
28. lerroa:
* [[Arnasketa]]: Glukolisitik datorren [[azido pirubiko]]ak bere degradazioarekin jarrai dezan, [[mitokondrio|mitokondrian]] sartu behar du. Bertan gertatzen da arnasketa. Bi urrats bereiz ditzakegu:
** [[Krebs zikloa]]: zortzi erreakzio kimikoz osatutako zikloa da. Bere balantze energetikoa bi [[GPT molekula]] sortzea da, energian aberatsak diren loturekin. Gainera, ahalmen erreduktore handia duten molekulak lortzen dira, NADH eta [[FADH]]z esate baterako.
** [[Arnas katea|Elektroien garraio katea]]: Krebs ziklotik lortutako NADH eta FADHz elektroien garraio katean edo arnas kate batean sartzen dira. Kate horretan, [[elektroi]]ak molekula erreduzitu batetik beste molekula oxidatu batera pasatzen dira, azken hartzaileraino. Azken hartzailea oxigeno molekularra izango da, eta erreduzitzean ura sortuko du. Prozesu horretan [[fosforilazio oxidatibo]]a gertatzen da lortutako energia ATParen sintesian erabiliko da. Mitchellen hipotesi kimiosmotikoak azaltzen du hori guztia. Katean sartuko den NADH bakoitzeko hiru ATP lortuko dira, eta FADHz bakoitzeko bi ATP.
35. lerroa:
{{sakontzeko|lipidoen katabolismoa}}
[[Lipido]]etatik ([[balio kaloriko]] oso handia duten substantziak) energia lortzeko mekanismo nagusia [[gantz-azido]]en oxidazioa da. Gantz-azidoak [[triglizerido]]etatik lortzen dira, berariazko [[lipasa]] bidezko [[hidrolisi]]aren bidez. Gantz-azidoak [[A koentzima]] (CoA) bati lotuko zaizkio zitoplasman, acil-CoA gisa aktibatuta geratuz. Horrela, mitokondriara pasatuko dira, eta bertan [[beta oxidazio]] izeneko prozesu bat jasango dute. Horiek beti iragan ahal izango dira [[Krebs zikloa|Krebs ziklora]], eta beraz, zenbat eta luzeagoa izan gantz-azidoa, orduan eta energia gehiago lortuko da oxidazioan. [[Glizerina]] glizeraldehido 3-fosfato bilakatzen bada ere, degradatu ahal izango da, [[glukolisi]]an sartuz.
<!-----------ATALA TXUKUNDU GABE-----------------
61. lerroa:
{{sakontzeko|Hartzidura}}
Hartzidura mikroorganismoetan gertatzen da ([[bakterio]]etan eta zenbait [[legamia]]tan). Prozesu kataboliko horretan, elektroien azken hartzailea molekula organiko bat da. Gainera, prozesu horretan ez du arnas kateak parte hartzen. Hori dela eta, prozesu [[anaerobio]] bat da, ezin baita aireko oxigenoa erabili azken hartzaile gisa. Errentagarritasun energetikoa oso txikia da, prozesu [[aerobio]] batekin alderatuz gero. Azken produktuaren izaeraren arabera ondoko hartzidura-mota hauek bereiz ditzakegu:
* Hartzidura alkoholikoa: ''[[Saccharomyces]]'' generoko zenbait legamiak azido pirubikoa [[etanol]] eta [[karbono dioxido]] bilakatu dezakete.
* Hartzidura laktikoa: oxigenorik gabeko zenbait animalia-zelula [[gihar|muskularretan]] eta zenbait [[mikrobio|mikroorganismotan]] gertatzen da, eta azido pirubikoa [[azido laktiko]] bilakatzen da.
* Hartzidura butirikoa: bakterio anaerobikoek egiten dute. Garrantzitsua da, lurreko landare-[[zabor|hondakinak]] deskonposatzen laguntzen duelako.
* Ustel-hartzidura edo [[ustelketa]]: proteina-izaera duten substratuen degradazioa, gaizki usaintzen duten azken produktu organikoak sorrarazten dituena.
== Ikus, gainera ==
* [[Anabolismo]]
* [[Metabolismo]]
|