Kastor eta Poluxen tenplua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
4. lerroa:
Zenbait alditan berreraikia eta edertua izan zen, [[K. a. 117]]an, [[Luzio Zezilio Metelo Diademato]] kontsulak, podioa, [[K. a. 73]]an altxatuz, [[Gaio Verres]]ek, [[Sizilia]]ko gobernariak, baita [[Zesar Augusto|Augustoren]] garaian ere, [[K. a. 14]]an gertatutako sute baten ondoren, [[6]]an amaituz.
 
Tenplua [[periptero]]a zen (zutabedun arkupeak [[cella]]ren kanpoaldeko perimetroan), oktastiloa (zortzi zutabe aurrealdean), eta [[korintoar ordena|korintiar ordenako]] hamaika zutabe albo nagusietan. Podioa, 50 metro luze eta 30 zabal da, eta 7 metroko altuera zuen, [[harginlan|harri-hormahormaz]]z eraikia, eta, jatorrian, [[toba]]z estalia, ondoren, kendua eta beste eraikin batzuetan berrerabilia izan zena. Zutabeetako hiru, egundaino mantendu dira. Aurrean harmailadiren bat ote zuen eztabaidatzen da, hala agertzen da [[Septimio Severo]]ren garaiko [[Forma Urbis]]ean, baina ez da hondarrik aurkitu indusketetan. Hipotesi baten arabera, ''Tria [[rostra]]'' Foroan zegoen hizlari tribunetako bat kokatzeko kendu behar izan ziren.
 
Dioskuroei eskeinia zen arren, modu herrikoiagoan, ''Kastorren Tenplua'' bezala ezagutzen zen. Zenbait alditan, senatuaren biltzar gune izan zen.