Kartografia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gure barik izan da. PARKA Please!
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
[[Fitxategi:Mediterranean chart fourteenth century2.jpg|righteskuinera|thumb|250px|[[Mediterraneoa|Mediterranear itsasoaren]] [[karta nautiko]] bat, XIV. mendekoa]]
 
'''Kartografia''' ([[greziera]]tik, ''chartis'' = mapa eta ''graphein'' = idatzi) [[mapa]] [[geografia|geografikoak]] egitearen zientzia eta praktikari deritzo. Zientzia, [[estetika]] eta teknika konbinatuz, kartografiaren oinarrizko ideia da errealitatea moldatu egin daitekeela informazio espaziala modu eraginkorragoan komunikatzeko.
25. lerroa:
Europan [[Erdi Aroa]]n [[mappa mundi]] terminoa erabiltzen den munduko mapei izena emateko. Gaur egun arte 1.100 ''mappae mundi'' inguruk iraun dute.
 
[[Fitxategi:TabulaRogeriana.jpg|thumb|leftezkerrera|[[Muhammad al-Idrisi]]k 1154. urtean marraztutako ''[[Tabula Rogeriana]]'']]
Erdi Aroko mundu arabiarrari dagokionez, [[Muhammad al-Idrisi]] geografoak ''[[Tabula Rogeriana]]'' atlasa sortu zuen 1154. urtean. Lehen aldiz [[Afrika]], [[Indiako ozeanoa]] eta [[Ekialde Urruna]] irudikatu zituen, ordurako arabiar merkatari eta esploratzaileek ezagutzen baitzituzten, eta geografo klasikoetatik jasotako informazioa erantsita, sasoi hartako munduko maparik zehatzena osatu zuen. Mapa hura maparik onena izan zen hiru mendez.
 
[[Fitxategi:Europe_As_A_Queen_Sebastian_Munster_1570.jpg|thumb|150px|''[[Europa regina]]'' [[Sebastian Münster]]ren "''[[Cosmographia (Sebastian Münster)|Cosmographia]]''" argitalpenean, 1570.]]
[[Esplorazioen Aroa]]n, XV. mendetik XVII. mendera, [[Europa]]ko kartografoek aurretik existitzen ziren mapak kopiatu zituzten eta beren behaketetan eta ikusketa-teknika berrietan oinarritutako mapa berriak marraztu zituzten. Ordurako [[iparrorratz|iparrorratz magnetikoa]], [[teleskopio]]a eta [[sestante]]a asmatu izanak zehaztasuna handitu zuen.
 
[[Johannes Werner]]-ek ''Werner-en [[proiekzio kartografiko]]a'' asmatu zuen. 1507an [[Martin Waldseemüller]]-ek munduaren mapa globular bat eta 12 panelez osatutako hormako mapa bat (''[[Universalis Cosmographia]]'') sortu zituen, lehen aldiz "Amerika" izena erabiliz. [[Diego Ribero]] kartografo [[portugal]]darrak [[Ekuatore]] graduatua zuen lehen planisferioa eratu zuen.
 
== Aldaketa teknologikoak ==
[[Fitxategi:Fernão Vaz Dourado 1571-1.jpg|thumb|leftezkerrera|1571ko [[Gerhard Mercator|Mercator]] aurreko mapa nautiko bat, [[Fernão Vaz Dourado]] (c. 1520-c.1580) kartografo portugaldarrarena. ''Mapa plano'' motakoa da, hau da, behatutako latitudeak eta norabide magnetikoak zuzenean planoan marraztu dira, eskala konstantearekin, Lurra planoa balitz bezala.]]
 
Kartografian, teknologia aldatuz joan da denboran zehar mapa-egile eta mapa-erabiltzaileen belaunaldi berrien eskakizunak betetzeko. Lehen mapak eskuz egin ziren pintzelekin [[pergamino]] gainean; horren ondorioz, kalitate askotakoak ziren eta haien hedapena mugatua zen. Tresna magnetikoen sorrerak, esaterako iparrorratza, mapa zehatzagoak sortzea ahalbidetu zuen.
47. lerroa:
 
== Mapa motak ==
[[Fitxategi:E3d_handia.png|thumb|200px|leftezkerrera|Euskal Herriaren erliebearen mapa.]]
=== Kartografia orokorra eta gaikakoa ===
Oinarrizko mapak aztertzean, kartografiaren esparrua bi kategoria handitan bana daiteke: kartografia orokorra eta gaikako kartografia edo kartografia tematikoa. Kartografia orokorrak hainbat elementu biltzen ditu eta jende orok ulertu ahal izateko pentsatuak daude.
 
Gaikako kartografiak, berriz, gai jakinak islatzen ditu mapetan, eta ikuslego espezifikoek ikustera zuzenduta daude. Esaterako, [[euskalki]]en mapak hizkuntzalariei zuzenduta daude, edo [[biztanle-dentsitate]]en mapak ulertzeko zenbakiak eta ehunekoak mapa baten gainean nola kokatzen diren jakin behar da. Azken mendean datu geografikoen bolumena asko handitu da, eta gaikako kartografia gero eta erabiliagoa da eta beharrezko bihurtu da datu espazial, kultural eta sozialak ulertzeko.
 
[[Fitxategi:Gasteizko autobus sarea.svg|thumb|200px|righteskuinera|[[TUVISA|Gasteizko autobus-sarearen]] mapa topologikoa.]]
=== Topografia eta topologia ===
[[Mapa topografiko]] batek toki baten [[topografia]] erakusten du, batez ere [[sestra-kurba]]k, altitude-puntuak eta itzalak.
[[Topologia]]k, berriz, elementu geografikoen arteko erlazioak adierazten ditu: zein elementu dagoen elkarren alboan, elementuak elkarri lotuta dauden ala ez, etab. Mapa topologikoetan askotan eskala eta xehetasunak albo batera uzten dira, garrantzi handiagoa ematen baitzaio informazioa komunikatzeari. Mota honetako maparik ezagunena [[Londresko metroa]]rena da: ez du eskala kontuan hartzen, bihurguneak zuzenduta ditu eta norabideak aldatuak ditu, baina informazio argia ematen du lineei buruz, geltokiei buruz eta elkarren arteko erlazioei buruz<ref>Ovenden, Mark. ''Transit Maps of the World''. New York, New York: Penguin Books, 2007. Page 22.</ref><ref>Devlin, Keith. ''The Millennium Problems''. New York, New York: Basic Books, 2002. Pages 162-163.</ref>.