1.982.946
edits
t (Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)) |
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak) |
||
{{Wikiproiektu|Arkitektura|Arkitektura}}
[[
[[
'''Karolingiar arkitektura''' Europa iparraldean garatutako [[arkitektura]] estilo [[arte prerromanikoa|aurre-erromanikoa]] izan zen, VIII eta IX. mendeetako [[Karolingiar Pizkundea|Karolingiar Pizkundekoa]], [[Karolingiar leinua|Karolingiar leinukoek]] mendebaldeko Europa agindu zuten garaian. [[Erromatar arkitektura]] antzeratzeko asmoarekin sortu zen (Inperioa berdindu nahian), baina gehiengoa [[arkitektura paleokristau]] eta [[bizantziar arkitektura|bizantziarretik]] mailegatu zuen.
[[Arte]]ak garrantzizko papera jokatu zuten hasiera-hasieratik [[Karlomagno]]ren kultura egitarauan. Italiara egin zituen bidaldietan ezagutu zituen [[Konstantino]]ren eta [[Justiniano]]ren garaietako arkitektura monumentuak, lehenengoak [[Erroma]]n, eta [[Ravenna|Ravenan]] bigarrnak, eta berehalaxe piztu zitzaion bere handientzaren dina izango ziren eraikinak altxatzeko gogoa. Hala, karolingiar arkitekturaren lehen urratsak Antzinate beranduko arkitektura politikaren eta Elizaren antolakuntza modu berrietara egokitzetik sortuko ziren.
== Eraikin nagusiak ==
=== Aachengo jauregia eta kapera ===
{{sakontzeko|Akisgrango jauregia}}
[[Erdi puntuko arku]]ak ditu beheko solairuan, eta erdi-erdian, goragune zabal eta huts bat, bigarren solairuan altura bikoitzeko arkuak baititu. Erdiko ganga danbor leihodun batean bermatzen da.
=== Saint-Riquier monasterioa ===
Karolingiar garaian eraikitako basilika handiena [[Saint-Riquier]] monasteriokoa izan zen (Frantziako ipar-ekialdean, [[Abbeville]]tik hurbil). Gaur egun guztiz desegina dago, baina, gorde diren marrazki eta deskripzioei esker, oso ongi ezagutzen da nolakoa zen.
[[Abside]]aren eta ekialdeko gurutzadaren artean, hasierako basilika kristauetan ez bezala, [[koru]] izeneko esparru angelu-zuzen bat zegoen. Karolingiar garaiko monasterio askotan hartu zuten eredutzat Saint-Riquierreko eliza.
=== Sankt Gallen, monasterio eredu berri bat ===
Karlomagno hil (814) eta berehala, Indenen eta Aachenen bildu zen Elizaren kontzilioa (816-817), eta han finkatu ziren erromatar liturgia eta monasterioetako arauak. [[Sankt Gallen]] abade-etxerako ([[Suitza]]n) egindako planoa da monasterioetan ordena jartzeko borondate horren erakusgarri behinena. 820 aldera marraztu zuten, eta bertan laburtu zen kontzilioan monasterioei buruz erabakitakoa.
[[Basilika]] bat da eliza, eta gurutzadura eta korua ditu ekialdean. Erdiko habearteak eta alboetakoek -zeinetan ere [[aldare]] asko dauden- ez dute espazio bakar jarraitu bat osatzen, baizik eta esparruka daude zatituak, hesi moduko batzuen bitartez. Ate eta sarbide asko zituen : mendebaldeko absidearen ondoan bi, eta beste hainbat iparraldetik bezala hegoaldetik. Mendebaldeko absidea [[Petri (apostolua)|San Petriri]] eskainita dago.
=== Beste adibide batzuk ===
[[Fitxategi:Corvey Westwerk.png|200px|
* [[Lorscheko abadia]], sarrera, (800)
* St. Ursmar kolejiatako eliza, Lobbes, [[Belgika]] (819-823)
{{lur}}
== Ikus, gainera ==
* [[Arkitektura paleokristau]]a
* [[Karolingiar arte]]a
[[Kategoria:Karolingiar arkitektura|*]]▼
{{commons|Category:Carolingian architecture}}
▲[[Kategoria:Karolingiar arkitektura|*]]
[[Kategoria:Karolingiar arkitektura]]
|