Karlos V.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Biografia: Bateratu izenburuarekin
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
96. lerroa:
* Kontseiluan, erregeak estamentuek zuten indarra neurtzen zuen.
* Erregearen faltan (gaixotasuna, gerra, bidaia...), beraiek gobernatzen zuten.
* Agintea ez zen banatua eta, askotan, botere legegilea, betearazlea eta judiziala bereganatzen zuten, nahi eran erabiliz: Gurutzadetako
Kontseilua, Inkisizioaren Kontseilua...).
 
Garrantzi handia zuten idazkariek. Kontseiluetako idazkariek ematen zien erregeari Kontseiluan tratatutakoaren berri edo Kontseiluari eramaten zizkion erregearen erabakiak. Azkenean, eragin handia zuten kontatzeko erarekin, aurreratu edo atzeratzeko neurriekin... Askotan salatu zituzten eta eskandalu ugari izan ziren (gehienbat [[Filipe II.a Espainiakoa|Filipe II.aren]] garaian).
119. lerroa:
=== Aragoiko Kontseilua ===
[[Fitxategi:Jakob Seisenegger 001.jpg|thumb|300px|Karlos I.a Espainiakoa eta Karlos V.a Enperadorea]]
Kontseilu honek ere bere berezitasunak zituen:
* Presidentzia Karlos V.aren kantzilerordeagan zegoen.
* Kontseilua lurraldeka antolatuta zegoen, ez familia nobleen arabera.
137. lerroa:
Azkenean, Filipe II.aren garaian, Kontseilu hau Ohorezko titulu bat balitz bezala hartu zen, odol garbitasunaren bermea, alegia.
 
Hasieran, aita santuak emandako 3 [[bulda]]k administratzeko sortu zen, Erresumari laguntzeko federik gabekoen aurka zuen borrokan eta Mediterraneoan zuen galera flota mantentzeko.
 
Gehien bat, elizgizonak zeuden bertan eta dirua bildu eta bula horien administrazioan aritzen ziren, inperioaren finantza iturri handia ezbairik gabe.
143. lerroa:
=== Ogasuneko Kontseilua ===
 
[[1523]]an sortutako kontseilu honek, Gaztelako Ogasunaren arrazionalizazio handia suposatu zuen.
 
Horrela osatu zuten: 3 kontseilari, normalean Gorteko burokrazian eskarmentu handiko lizentziatuak, eta 4 asistente: diruzaina, finantza eskribaua, kontadorea eta idazkaria.
 
Funtzioen artean hurrengoak ditugu: gastuak burutu, finantza iturri berriak bilatu, aurrekontuak egin, beste kontseiluetako kondaroeei informeak eskatu... Normala den bezala eta familia garrantzitsuenetako kideak ez izatean, kontseilua hau berehala hasi zen beste kontseiluekin ika-mika.
163. lerroa:
* [[Gonzalo Jiménez de Quesada]]k [[txibtxa]] herria konkistatu zuen, egungo [[Kolonbia]]n.
* [[Juan Sebastian Elkano]]k Munduari lehen bira eman zion [[1522]]an, Magalhãesek hasitako bidaiari bukaera eman zionean.
* [[Andres Urdaneta|Urdanetak]] [[Juan Sebastian Elkano|Elkanorekin]] hasi zuen [[Filipinak|Filipinetarainoko]] bidaia, 11 urtez bertan egon zelarik. Bidaia hartan ikasitakoa erabakigarria izango zen Filipe II.aren erreinaldian berriz itzuli zenean eta "[[Itzulbidaia]]" aurkitu zuenean.
* [[Pedro de Mendoza]]k [[Buenos Aires]]eko lehen fundazioa gauzatu zuen, [[Rio de la Plata]]ren eskuin aldean.
* Juan de Salazar eta Gonzalo de Mendozak [[Asuncion|Asunción]] sortu zuten, ondorengo konkistentzako motorra izango zena.
* [[Pedro de Valdivia]]k [[Santiago (Txile)|Santiago]] sortu zuen.
172. lerroa:
== Nafarroako gerra ==
{{sakontzeko|Nafarroako konkista}}
[[Gaztelako Komunitateen Gerra|Gaztelako komuneroen gerra]] ikusita eta Nafarroako desmilitarizazioa zela eta, [[1521]]ean, nafarrek kontraerasoa jo zuten hirugarren aldiz okupazioaren kontra, erresuma berreskuratu nahian. Oraingo honetan, [[Henrike II.a Nafarroakoa]]k [[Frantzisko I.a Frantziakoa]]ren laguntza zuen, eta ia Nafarroa osoa altxatu zen haien alde. Hasierako arrakastaren ondoren, [[André Foixkoa]] jeneral frantsesaren akats estrategikoek eta armada espainiarraren errekuperazio azkarrak [[Noaingo gudua]] izugarrira eraman zuten, Karlos V. enperadorearen garaipenaz.
 
Hurrengo urteetan, armada nafar-frantsesek erasoa jo zuten Baztan-Bidasoara, baita denbora batez Belatetik iparraldeko lurraldea bereganatu ere. Aldiz, Karlos enperadoreak emandako eraso batek azpiratu egin zuen nafarren erresistentzia Amaiurren eta Hondarribian (1523-1524) eta, harrezkero, espainiarrak berriz ziren Donibane Garaziren atarian. 1528tik aurrera, su-etena izan zen, eta Karlos enperadorearen tropek Luzaidera egin zuten atzera, arrazoi estrategikoengatik. Hala ere, gerra-egoerak indarrean jarraitu zuen Nafarroan.
224. lerroa:
Bruselako abdikazioetan ([[1555]]-[[1556]]), Karlos V.ak bere anaia, Fernando, izendatu zuen erromatarren errege eta Espainia eta Indiak bere semea zen Filiperi utzi zizkion. [[Flandria]]tik [[Laredo]]raino bidaiatu zuen Espainiarantz itzuliz eta [[hezueri]]ak ematen zizkion sintomak lasaitu nahiaz. Hiri handietatik urrun zegoen herri bat gomendatu zioten horretarako, La Vera eskualdean ([[Extremadura]]), eta hilabete eta 3 aste iraun zuen [[Jarandilla de la Vera]]rainoko txangoak. Oropesako kondeek utzi zioten gaztelua bertan bizi ahal izateko.
 
[[1556]]ko [[otsailaren 3]]ra arte, itxaron zuen han, [[Yusteko monasterioa]]ren ondoan eraiki behar zuen jauregia egiteko obrak bukatzen ziren bitartean. Erretiro honetan, urte eta erdi egon zen, hirietatik eta politikatik urrun, Jeronimoen ordenako fraideen gidaritza espiritualean.
 
[[1558]]ko [[irailaren 21]]ean hil zuen [[malaria|paludismoak]], hilabeteko agoniaren ondoren. Testamentuan, [[Joan Austriakoa]] errekonozitu zuen Barbara Blombergekin [[1545]]ean izandako bere seme bezala. Yusteko monasterioaren ondoko jauregian ezagutu zuen lehenengoz.
239. lerroa:
* Elisabet Gaztelakoa ([[1518]]) (agian, [[Germana Foixekoa]]ren alaba izan daitekeena).
* Margarita Austriako edo Parmakoa ([[1522]]-[[1586]]) (Ama Juana Van der Gheest izan zen).
* Joana Austriakoa ([[1522]]–[[1530]]), ama Nassauko dama bat izan omen zen.
* Tadea Austriakoa ([[1523]]?–[[1562]]) Orsolina della Penna izan zen bere ama eta Sinidaldo di Copeschirekin ezkondu zen.
* Joan Austriakoa ([[1547]]-[[1578]]), Barbara Blombergen semea izan zena.
 
254. lerroa:
 
{{bizialdia|1500eko|1558ko|Karlos Habsburgokoa}}
 
[[Kategoria:Karlos Habsburgokoaren erregealdia]]
[[Kategoria:Espainiako errege-erreginak]]