«Karbono-14 bidezko datazioa»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: hizkuntza arteko 1 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:Q173412 orrian)
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
 
== Kalibrazioa ==
[[Fitxategi:radiocarbon dating calibration.svg|thumb|300px|righteskuinera|Kalibrazio kurba datazio kurbarentzat<ref>Stuiver, M., Reimer, P. J. eta Braziunas, T. F. (1998) [http://depts.washington.edu/qil/datasets/uwten98_14c.txt Zehaztasun handiko karbono-14 bidezko datazioa lurreko edo itsasoko laginentzat]. ''Radiocarbon'', '''40''': 1127-1151</ref>.]]
Karbono-14ren bidez lortzen diren datak ezin dira zuzenean, landu gabe, egutegiko datatzat hartu, karbono-14ren maila atmosferan ez baita erabat konstante izan historian zehar. Maila honen gainean [[izpi kosmiko]]en indarrak du eragina, eta, azken hauen gainean, bere aldetik, [[Lurra]]ko [[magnetosfera]]k du eragina. Gainera, lurrean badaude karbonoren erreserba batzuk ([[ozeano]]etan edo [[arroka sedimentario|harri sedimentarioetan]] esaterako) elkarren artean karbonoa igortzen dutenak. Lurreko klimetako aldaketek alda ditzakete mugimendu horiek, eta, beraz, atmosferan dagoena ere.
 
Prozesu naturalengatik gertatu ziren aldaketa hauez gain, gizakien jarduerak ere eragina izan du karbonoaren mailaren gainean. [[Industria Iraultza]] hasi zenetik, karbono-14ren proportzioa jaitsi da CO2 erruz isuri baita atmosferara, erragai fosilen errekuntza dela medio. Nolanahi ere, atmosferako karbono-14ren maila ia bikoiztu zen [[1950eko hamarkada|1950eko]] eta [[1960ko hamarkada|1960ko hamarkadetan]], denbora laburrez, [[bonba nuklear|bonba atomikoekin]] egiten ziren probengatik.
 
Horiek horrela, metodo honek mugak ditu Industria Iraultza baino gazteagoak diren materialak neurtzerakoan.
 
Horrenbestez, karbono-14 hutsaren bidez lortzen diren datak kalibratu beharra dago egutegiko datak lortzeko. Hau da, erradiokarbonoaren bidezko datak beste modu batean lortutakoekin ([[dendrokronologia]] etab.) konparatu behar dira, lehenengo data horiek doitzeko (kalibratzeko). Doitze horiei esker grafiko zehatzagoak egin dira (duela 26.000 urte arte), eta hainbat datazio aldatu behar izan dira (batez beste 163 urteko kalibrazioa izan dute).