Karabakh Garaiko Lehen Gerra: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak |
|||
16. lerroa:
'''Karabakh Garaiko gerra''' [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|Sobietar Batasuna]] desagertzearekin piztu zen gerra izan zen<ref>GARCIA, ADRIAN [http://www.berria.eus/paperekoa/1842/017/001/2014-07-27/auziak_izoztuta_jarraitzen_du.htm# Auziak izoztuta jarraitzen du] ''Berria'', 2014-07-27</ref>. [[1994]]tik ''de facto'' herrialde independentea da [[Karabakh Garaia]], [[Armenia]]k babestuta [[Azerbaijan]] militarki garaitu ondotik.
== 1924-1988: gerra aurreko garaia ==
Sobietarrek [[1924]]an [[Azerbaijan|Azerbaijango Errepublikaren]] eremupean lotu zuten Karabakh, eskualde autonomo gisa. Garai horretan, sobietarren datuen arabera, eskualdeko 131.500 biztanleetatik %94 ziren [[armeniar]]rak. Azerbaijango Errepublikaren menpe, kopuru horrek behera egin zuen: [[1979]]an %76 ziren jatorri horretakoak. [[Baku]]ren agindupean, armeniarrek haien hizkuntza eta kulturaren bazterketa salatu zuten. Nahiz eta, oro har, Azerbaijango beste eskualdeetako herritarrek baino bizi-kalitate hobea izan, ez ziren [[Armenia]]ko Errepublikaren parera iristen. [[Azerbaijandar]]rei leporatu zizkieten haien kultura eta gizarte arazoak, eta askok azerbaijanera ikasteari uko egin eta errusiera hartu zuten bigarren hizkuntzatzat. [[1960]]ko hamarkadaren hasieran hainbat liskar izan ziren bi etnien artean, eta [[Karabakh]] [[Armenia]]ko Errepublikan sartzeko eskatu zioten ofizialki [[Mosku]]ri.
== 1988-1994: gerra ==
[[1980]]ko hamarkadaren amaieran, [[Mikhail Gorbatxov]]ek politikan egindako aldaketek askatasun zabalagoa eskaini zuen, eta armeniarrek manifestazio jendetsuak antolatu zituzten eskualdea [[Erevan]]en esku gera zedila eskatzeko. [[1988]]ko [[otsailaren 20]]an Karabakheko Batzar Nazionalak —eskualdeko legebiltzarrak— [[Armenia]]ri batzearen alde bozkatu zuen. Bi komunitateen arteko borrokak eragin zituen horrek. Azerbaijango armeniarren aurka erasoak izan ziren, baita alderantziz ere, Armenian bizi ziren azerbaijandarren aurkakoak. [[Iheslari|Errefuxiatu]] uholdea sortu zuten jazarpenek; etnia bakoitza gehiengoa zen herrialdera egin zuen ihes. Azerbaijandar gehienek utzi zuten [[Karabakh]].
28. lerroa:
Azerbaijanek salatu zuen haren lurraldearen %20 inguru hartu zuela Armeniako armadak. Borroketan 30.000 lagun inguru hil zituzten, eta beste milioi bat lagunek [[etxe]]ak utzi behar izan zituzten. [[Gatazka]] piztu zenetik iheslariak ezin izan zuten etxera itzuli. [[Errusia]]k bultzatuta, [[1994]]an su-etena adostu zuten.
== 1996-: gerraren ondorengo egoera ==
[[2006]]. urtean beste [[erreferendum]] bat egin zuten Karabakhen, eta alde handiz onartu zuten konstituzioa. [[Azerbaijan]]ek salatu zuen, baina, nazioarteko legeen arabera ez zuela zilegitasunik. Bi herrialdeen arteko harremanak ugaritu egin ziren azken urteetan; bi estatuburuak bildu ziren, eta auzia elkarrizketa bidez eta nazioarteko legeak errespetatuz konpontzea adostu zuten. [[Erevan]]ek ondo iritzi zion [[Karabakh]] inguruan hartutako lurraldea itzultzeari, [[Baku]]ren partetik ez erasotzeko konpromisoa lortuko balu. Halere, mugaldean ohikoak izan ohi ziren bi armaden arteko borrokak.
== Gatazkako partaideen nazioarteko babesak ==
Armeniarren eta azerbaijandarren arteko gatazka izan arren, batzuen zein besteen aliatuek eragin handia izan zuten auzian. [[Turkia]] eta [[Errusia]] ziren eskualdeko bi herrialde boteretsuenak, eta euren interesen arabera lerratu ziren gatazkan.
[[Ankara]]k Azerbaijanen alde egin zuen, hark Armeniari ezarritako blokeoa eraginkorra eginez. [[Ankara]] eta [[Erevan]] etsaituta zeuden, eta partekatzen duten muga itxirik zeukaten. Besteak beste, Ankarak ez zuen onartzen [[Otomandar Inperioa]]ren armeniarren genozidioa. Bestalde, [[Errusia]]k ez zuen [[Kaukasia|Kaukason]] Ankararen eragina puzterik nahi, eta Erevanen alde egin zuen eragin horren aurka egiteko, auzia baketze aldera nazioarteko bitartekaritza taldean aritu arren. [[Gas]]ez hornitu zuen [[Armenia]] [[Baku]]ren blokeoari aurre egin ziezaion. Horretaz gain, handia zen armeniarren diaspora. Horietako asko [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBetara]] emigratu zuten, eta, herrialdera dirua bidali ez ezik, [[Etxe Zuria]]k [[Erevan]]en aldeko jarrera har zezan presioa egin zezaketen.
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda}}
|