Kantabria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
48. lerroa:
 
=== Hidrografia ===
[[Fitxategi:San Vicente de la Barquera.jpg|righteskuinera|thumb|300px|San Vicente de la Barquera.|]]
 
Orokorrean, Kantabriako ibaiak laburrak, bizkorrak eta emari gutxikoak dira. Malda handia izan ohi dute, Kantabriar mendikatearen eta itsasoaren arteko desnibela gainditu behar baitute. [[Ebro]] ibaia ezik, beste guztiak kostaldearekiko perpendikularki hedatzen dira eta urte guztian zehar emari konstantea dute gutxi gorabehera, urte osoan zehar prezipitazioak ere konstante dira eta. Hala ere, emari hau ez da oso handia (20 m³/s urtero), [[Iberiar penintsula|Iberiar Penintsulako]] beste ibai batzuekin konparatuz. Uraren bizkortasunak higatzeko ahalmen handia ematen die ibai hauei, penintsularen iparraldean hain karakteristiko diren V itxurako haranak sortuz. Jeneralean nahiko ondo mantentzen dira, baina geroz eta handiagoa den giza aktibitateak presio handia eragiten du.
248. lerroa:
 
== Gobernua eta administrazioa ==
[[Fitxategi:Santander.Estatua.Lor.Raqueros.jpg|righteskuinera|thumb|300px|Santander.|]]
 
[[1981]]eko abenduaren 30ean onartutako Kantabriarentzako Autonomia Estatutuak [http://www.congreso.es/constitucion/estatutos/ind_estatutos.jsp?com=69]zehazten du Kantabriak bere erakundeengan oinarrizko eskubide eta askatasun publikoak errespetatzeko borondatea aurkitzen duela, erlazio demokratikoetan oinarrituta eskualdearen garapena sustatu eta bultzatzen den bitartean. Dokumentu honetan biltzen dira [[Espainia]]ko Gobernuak Kantabriako Autonomia Erkidegoari transferitutako eskumenak. Aipatu beharra dago badaudela oraindik transferitu gabe geratzen diren eskumen batzuk, gainerako Autonomia Erkidegoetan bezala, hala nola, Justizia.
264. lerroa:
Kantabrian ofiziala den hizkuntza bakarra [[gaztelania]] da.
 
Erkidegoaren erdialde nahiz mandebaldean [[montañes|montañeraren]] hiztun batzuk ere badira, nekazaritza eremuetako herri txikietako jende nagusiaren artean batez ere. Hizkuntza honek ez du inolako onarpenik nahiz arautzerik. Eztabaidak eztabaida, montañera edo kantabriera [[astur-leones|asturleonera]] hizkuntza multzoaren aldaeratzat jotzen da, gaztelaniaren eragin handia duena. Halaber, arautze ezaren eraginez montañera bailaraz bailara asko aldatzen da.
 
== Erreferentziak ==