Kandido Saseta: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
YoaR (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
8. lerroa:
Frankisten oldarraldiak [[Donostia]]n harrapatu zuen. Inolako zalantzarik gabe, [[Jose Antonio Agirre]] lehendakariaren eta [[Eusko Jaurlaritza]]ren esanetara jarri zen. Izan ere, behar-beharrezkoa zuten Saseta. Errepublikaren aldera irmo lerratu zirenak gutxi ziren. Are gutxiago, euskal agintarien mende jardungo zuten militarrak.
 
[[Abuztuaren 5]]an iritsi zen [[Loiolako Santutegia|Loiolako Santutegira]] eta bertan Euzko Gudarostea antolatu zuen eta [[Zizurkil]]go [[Zarateko Benta]]n, [[Belkoain]], [[Hernio|Ernio]], [[Lekeitio]], [[Kalamua]], [[Eibar]], [[Intxorta]], [[Ubide (Bizkaia)|Ubidea]] eta [[Itxaindio]]ko babes lerroak eratzen ibili zen. Bitan zauritu zuten: bata [[Andatza (mendia)|Andatzan]] ([[Andoain]]) eta [[Legutio]]n ([[Araba]]) bigarrena.
Lehenengo Eusko Jaurlaritzaren osaketaren egunean, [[1936]]ko [[urriaren 7]]an, [[Jose Antonio Agirre]] Lehendakariarekin [[Gernikako Batzarretxea|Gernikako Juntetxearen]] aurrean zeuden gudarien konpainiak ikuskatu zituzten.
 
16. lerroa:
1937ko otsailaren 4ean komandante izendatu zuten eta handik hiru egunetara, [[otsailaren 7]]an, hiru euskal batailoi, [[Euzko Alderdi Jeltzalea|EAJ-PNVko]] 19. [[Amaiur Batailoia]], [[Eusko Abertzale Ekintza|EAE-ANVko]] [[Euzko Indarra]] eta [[Espainiako Langile Alderdi Sozialista|PSOEko]] [[Indalecio Prieto]], abiatu ziren Asturiasera Sasetaren agindupean, euskaldunen eta Eusko Jaurlaritzaren elkartasuna eta laguntza eskaintzera. Beraiekin batera Euskal Herriko [[Lanaren Konfederazio Nazionala|CNTko]] [[Isaac Puente Batailoia|Isaac Puente Batailoi]] anarkista eta EPKko [[Perezagua Batailoia|Perezagua Batailoi]] komunista abiatu ziren "Asturiasko Euskal Brigada" osatuz. Sasetako batailoiek [[Oviedo]] eta [[Galizia]] lotzen zituen errepidea moztu behar zuten.
 
[[Fitxategi:Kandido saseta 01.jpg|thumb|300px|leftezkerrera|Sasetari omenaldia [[Gernika-Lumo|Gernikan]], 2008ko apirilean.]]
 
Saseta brigari ez zioten Oviedo hartzeko baimenik eman eta errepidea moztea agindu zioten. Otsailaren 21ean operazioa hasi zen [[Nalón]] ibaiaren beste aldea bonbardatuz. Euzko Indarrak ezkerretik zeharkatu zuen ibaia; Amaiurrek erditik zeharkatu behar zuen, eta Prieto batailoiak eskubitik Areces herria hartzeko. Euzko Indarra eta Amaiurrek ez zuten arazorik izan eta, ibaia zeharkatu ondoren lerroan jarri ziren, baina Prieto batailoiko kideak, aldiz, atzeratu egin ziren zubia bi aldiz erori zitzaielako. Ez ziren lerroan jarri eta utzitako tartetik mairuak bere atzera pasa zuten gudariak inguratuz. [[Otsailaren 23]]an frankisten kontraerasoan, eta inguratutako tropak atakatik atera nahian egindako eraso batean, Sasetak bi granada hartuz, aginte postua utzi eta bere soldaduengana jo zuen. Saseta ikusterakoan hurbildu ziren eta etsaia konturatu zen agintari bat zela eta tirokatu zuten, hantxe bertan hil zuten Saseta komandantea. Berea eta berarekin hil ziren 80 gudarien gorputzak, ezin izan ziren berreskuratu.
40. lerroa:
 
{{bizialdia|1904ko|1937ko|Saseta, Candido}}
 
[[Kategoria:Eusko Gudarosteko ofizialak]]
[[Kategoria:Hondarribiarrak]]