Ireki menu nagusia

Aldaketak

29 bytes removed ,  Duela 9 hilabete
t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
Kalipok boterea hartu zuen Dion erail zuenean, baina ezin zuen luzaroan agindu kargutik kanporatu zutelako. Horren ostean, mertzenario talde bat zuzendu zuen, zeinek, berak Dion hiltzeko erabilitako ezpata berberarekin hil baitzuten.
 
== Dionen ordezkaria ==
Kalipo atenastarrak [[Platon|Platonekin]]ekin ikasi zuen. Dionek, Sirakusako hurrengo tirano izango zena<ref>''SMITH, Dictionary of Greek and Roman Biography and Mythology'', 574 orria</ref> Platonekin ikasi zuen ere, beraz, Dionen planak ezagutzen zituen berak armadarako errekrutatu zuenean. Dion Sirakusara abiatu zen 800 soldadurekin eta hiriaz jabetu, haren iloba (Dionisio II.a) boteretik kenduz.
 
== Erailketa eta agintaritza hartu ==
Erbestean egonda, Dionisiok dirua eskaini zion Kalipori Dion hiltzeko<ref>Plutarko, ''Dion''. 28-58</ref> eta Kalipok onartu zuen. Kalipok izugarrizko abantaila zuen Dion hiltzeko, honen aurreko lagunak Dionisiok hil zituekako, beraz, Kalipo zen gerazen zitzaion lagunik hurbilena.
Kalipok Dionisiok emandako dirua erabili zuen Dionen zenbait tropak erosteko<ref>Plutarko, ''Dion''. 28-58</ref>. Gero haren konfiantza lortu zuen haietariko soldadu batzuk, traizio egiteaz, salatzean. Ordutik, Dionek agindu zion [[Espioitza|espioitza]] lanak egitea beste konplot batzuk aurkitzeko. Horregatik, Dionek entzuten zuenean Kalipo beraren kontra zegoela, ez zuen jaramonik egiten sator lana egitea aginduta zegoelako. Denbora gutxi barru, Dionen seme bakarra hil zen leiho batetik erortzean<ref> Plutarko, Dion. 28-58</ref>. Bestalde, Kalipok zurrumurru bat hedatu zuen, hots, Apolokrates (Dionisioren semea) Sirakusara etorriko zela Dionen ondorengoa izateko. Aristomakek (Dionen arrebak) eta Aretek (haren emazteak) konplota agerian utzi zuten baina Dion ez zen gai izan Kaliporen kontra neurriak hartzeko semearen heriotzak geldiarazita zuelako.
Kalipo jabetu zenean Aretek eta Aristomakek haren kontra zihardutela, esan zien leiala zela eta hori azalduko zuela. Hauek zinarazi zioten [[Pertsefone]] tenpluko zeremonia batean. Zina egin bezain pronto, promesa apurtu zuen Dion sastakatuz, honela Sirakusako agintaritza hartu zuen.
 
== Gobernua ==
[[FileFitxategi:ARETE APPEALING TO HER PRISON GUARDS.jpg|thumbnailthumb|<small><center>Aretek jagoleei eskatzen die semea salbatzeko</small>]]
Dion erail ondoren, Kalipok mezu bat bidali zuen Atenasera egindakoaz harrotuz Plutarco, Dion. 28-58 , baina haren boterea ahula zen. Dionen lagunak saiatu ziren Kaliporen kontra matxinada bat antolatzen. Arete eta Aristomake gartzelaratu zituen. Han egonda, Arete Dionen semeaz erdi zen. Kalipo herriaren gustuko ez zegoenez, ez zen saiatu umea hiltzen, berarentzat mehatxu bat bazen ere.
 
== Erorketa ==
Zenbait kontaketa daude Kaliporen boteretik kanporaketari buruz. Diodoro Sikuloren arabera<ref>Diodoro Sikulo, ''Biblioteka Historikoa'' XVI. 36 http://www.perseus.tufts.edu/hopper/text?doc=Diod.+16.36.1&redirect=true</ref>, [[Hiparino Sirakusakoa|Hiparinok]], [[Dionisio I.a Sirakusakoa|Dionisio Zaharraren]] seme batek, ontziteriarekin Sirakusa eraso egin ondoren, Kalipok ihes egin zuen. [[Polieno|Polienoren]]ren ustez<ref>Polieno, ''Amarruak'' V. 4 http://www.attalus.org/translate/polyaenus5A.html</ref>, Hiparino [[Leontinos|Leontinosen]]en zegoen Kalipo armada hiritik kanporatu zuenean. Orduan eraso egin zuen eta Sirakusa hartu. [[Plutarko|Plutarkok]]k uste du Kalipok hiriaren kontrola galdu zuela [[Catania|Catanara]] joan zenean espedizio batekin. Bertsio honetan ez da Hiparino aipatzen eta, ostera, Sirakusa da Kaliporen kontra matxinatzen dena.
 
== Heriotza ==
Geroago, Kalipo alperrik saiatu zen [[Messina]] konkistatzen. Tarte batez, Sizilian egon zen baina hornidurazko arazoak zirela eta, kontinentera abiatu zen<ref>Polieno, ''Amarruak'' V. 4.</ref>. Han [[Reggio di Calabria|Reggio]] konkistatu zuen, aurrerago [[Dionisio II.a Sirakusakoa|Dionisio II.a]] menpean zegoena. [[Leptines II.a Reggiokoa|Leptines]] eta Poliperkon mertzenarioek sorbaldatik sastakatu zuten. Kondairaren arabera, Kalipok Dion hiltzeko erabilitako ezpata berarekin<ref>Plutarko, ''Dion''. 28-58 </ref>.
 
{{erreferentzia_zerrenda}}
 
== Bibliografia ==
* http://web.archive.org/web/20121004130459/http://www.ancientlibrary.com/smith-bio/0583.html
* http://www.ancientlibrary.com/smith-bio/0583.html
</center>
 
== Ikusi ere ==
[[Sirakusako tiranoak]]