Ireki menu nagusia

Aldaketak

No change in size, Duela 6 hilabete
t
 
== Historia ==
Espainiako PP 1989an sortu zen, ordu arte [[Alianza Popular]] izandakoak bere IX. Kongresuan izen berria hartzea erabaki zuenean. Irudi berria hartzeaz gain, zenbait posizio politiko ere aldatu zituzten, tartean zela [[1979ko Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutua|Gernikako Estatutuaren]] aldeko posizioa hartzea. [[Manuel Fraga]]<nowiki/>k jarraitu zuen Alderdiko presidente izaten 1990eko apirilaren 1 arte, baina urte bereko otsailetik, [[Galiziako Xunta|Galiziako Xuntako]] Presidente izan zen 2005eko abuztu arte. Galizia da PPk indar gehien izan duen [[Autonomia erkidego|Espainiako autonomia erkidegoa]] Madrilekin batera.
 
 
 
Hasieratik, alderdiko diruzainek posizio garrantzitsua bete dute: [[Rosendo Naseiro]] (1987-1993), [[Álvaro Lapuerta]] (1993-2008) eta [[Luis Bárcenas]] (2008-2009), guztiak ere ustelkeria kasuengatik izan dira ikertuak.<ref>{{Erreferentzia|izena=Unidad Editorial|abizena=Internet|izenburua=Los ex tesoreros del PP, una caja de imputados|hizkuntza=es|url=https://www.elmundo.es/elmundo/2013/03/27/espana/1364366431.html|aldizkaria=www.elmundo.es|sartze-data=2019-02-24}}</ref> [[1996]]tik [[2004]]ra [[Espainiako Gobernua|Espainiako Gobernuan]] izan zen, [[José María Aznar]] presidente zela, baina garaitua izan zen urte horretako hauteskunde oso polemikoetan, alderdi horretako ministroek Espainiako inoizko [[2004ko martxoaren 11ko atentatuak|eraso terrorista latzenean]] egiletza ETAri leporatu ziotenean, hipotesi horren kontrako frogak agertu ahala. Urte erditik gora lehenago, 2003ko abuztuan, Aznarrek Mariano Rajoy izendatu zuen alderdiko idazkari nagusi, zentro-eskuinera lerratutako erreferentziazko alderdia izatera begira.
[[2011]]tik [[2018]]ra, Mariano Rajoy izan zen Espainiako gobernuburu. Aldiz, bitarte horren azken aldian, alderdiaren ustelkeria eskandaluak ugaldu egin ziren,<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Estado español. 900 cargos del Partido Popular imputados por corrupción|hizkuntza=es|url=http://www.resumenlatinoamericano.org/2017/05/19/estado-espanol-900-cargos-del-partido-popular-imputados-por-corrupcion/|aldizkaria=Resumen Latinoamericano|sartze-data=2019-02-24}}</ref> eta indar bereziz PP alderdiaren Valentziako gobernuan, Gürtel kasuaren inguruan, kontabilitate publikoa alderdiaren alde manipulatu zenean, besteak beste.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Rita Barberá, mort d'un symbole de l'affairisme à l'espagnole|hizkuntza=fr|data=2016-11-23|url=https://www.liberation.fr/planete/2016/11/23/rita-barbera-mort-d-un-symbole-de-l-affairisme-a-l-espagnole_1530376|aldizkaria=Libération.fr|sartze-data=2019-02-24}}</ref> Eskandalu horien ondorioz, Mariano Rajoy gobernutik kanporatua izan zen 2018ko ekainaren 5eko zentsura mozioan.
 
Rajoyren gainbeherak [[Pablo Casado|Pablo Casadoren]] goraldia ekarri zuen alderdiaren barruan, urte horretako uztailaren 21ean idazkari nagusi berri aukeratuta, [[Soraya Sáenz de Santamaría|Soraya Saenz de Santamariaren]] kaltetan.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Pablo Casado, elegido nuevo presidente del PP. Noticias de Gipuzkoa|hizkuntza=es|url=https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/2018/07/21/politica/estado/casado-gana-en-la-mayoria-de-las-mesas-del-congreso|aldizkaria=Noticias de Gipuzkoa|sartze-data=2019-02-24}}</ref> Casado, Jose Maria Aznarren gertukoa, PPren "jatorrizko printzipioak berreskuratzearen" aldeko agertu zen. PPren diskurtsoa nabarmen lerratu zen eskuinera. Galizia da PPk indar gehien izan duen [[Autonomia erkidego|Espainiako autonomia erkidegoa]] Madrilekin batera.
 
=== Alderdi Popularra EAEn ===