PP: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
19. lerroa:
 
== Historia ==
Espainiako PP 1989an sortu zen, ordu arte [[Alianza Popular]] izandakoak bere IX. Kongresuan izen berria hartzea erabaki zuenean. Irudi berria hartzeaz gain, zenbait posizio politiko ere aldatu zituzten, tartean zela [[1979ko Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutua|Gernikako Estatutuaren]] aldeko posizioa. Hasieratik, alderdiko diruzainek posizio garrantzitsua bete dute: [[Rosendo Naseiro]] (1987-1993), [[Álvaro Lapuerta]] (1993-2008) eta [[Luis Bárcenas]] (2008-2009), guztiak ere ustelkeria kasuengatik izan dira epaituakikertuak.<ref>{{Erreferentzia|izena=Unidad Editorial|abizena=Internet|izenburua=Los ex tesoreros del PP, una caja de imputados|hizkuntza=es|url=https://www.elmundo.es/elmundo/2013/03/27/espana/1364366431.html|aldizkaria=www.elmundo.es|sartze-data=2019-02-24}}</ref>
 
[[1996]]tik [[2004]]ra [[Espainiako Gobernua|Espainiako Gobernuan]] izan zen, [[José María Aznar]] presidente bezala, baina garaitua izan zen urte horretako hauteskunde oso polemikoetan, alderdi horretako ministroek Espainiako inoizko [[2004ko martxoaren 11ko atentatuak|eraso terrorista latzenean]] egiletza ETAri leporatu ziotenean, hipotesi horren kontrako frogak agertu ahala. Urte erditik gora lehenago, 2003ko abuztuan, Aznarrek Mariano Rajoy izendatu zuen alderdiko idazkari nagusi, zentro-eskuinera lerratutako erreferentziazko alderdia izatera begira.