Juan José Gerardi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
 
'''Juan José Gerardi''' ([[Guatemalako Hiria]], [[1922]]ko [[abenduaren 27]]a - Guatemalako Hiria, [[1998]]ko [[apirilaren 26]]a) [[guatemala]]r [[apezpiku|gotzain]] [[katolizismo|katolikoa]]<ref>[http://www.iglesiacatolica.org.gt/mgerardi.htm Monseñor Juan José Gerardi Conedera] Iglesiacatolica.org.gt</ref> eta [[giza eskubideak|giza eskubideen]] defendatzailea izan zen.
 
== Bizitza ==
[[New Orleans]]en hasi zituen apaiz-ikasketak, eta [[1946]]. urtean ordenatu zen apaiz, Guatemalan. Handik hamaika urtera, [[Verapaz]]ko (hiriburutik 200 bat kmra) gotzain izendatu zuten, eta, [[1974]]. urtean, [[Quiché (departamendua)|Quiché]] departamendukoa. Quiché Guatemalako departamendu pobreenetako bat da, [[Guatemalako Gerra Zibila|Gerra Zibilean]] eraso gogorrenak jasan zituenetakoa; Gerardi gotzain izendatu zuten garaian, indarkeria-giroa zen han nagusi eta, ezkerreko gerrillen bilgune zelarik, gudarosteak gogor eraso zion eremu hari. Hain zuzen ere, gerrako gertakarien egia ezagutzeko asmoz Gerardik Oroimen Historikoa Berreskuratzeko antolatutako proiektuan (REMHI) aipatzen diren 442 hilketetatik gehienak gudarosteak egin zituen.
 
[[1980]]an, Gerardik gogor salatu zuen nekazariek espainiar enbaxada okupatu ondoren segurtasun-indarrek bertan egindako sarraskia, eta, handik gutxira, zenbait atentatu egin zizkioten; atentatuetatik onik atera zen, baina [[Costa Rica]]ra erbesteratu behar izan zuen. [[1984]]an, Guatemalako artzapezpiku-barrutiko gotzain-laguntzaile eta bikario orokor izendatu zuten. Kargu hartan zela sortu zuen REMHI proiektuari jarraipena ematen zion ODHA proiektua, Guatemalako indarkeriaren urteetako biktimen lekukotasunak jasoaz, egia ezagutzeko helburuarekin. 1998an amaitu zuen ''Guatemala: sekula gehiago ez'' idatzia, eta apirilaren 24an argitaletxera eramatea lortu zuen. 54 ordu geroago, ezezagun batek bere etxe aurrean hil zuen.
13. lerroa:
 
{{bizialdia|1922ko|1998ko|Gerardi, Juan José}}
 
[[Kategoria:Guatemalarrak]]
[[Kategoria:Apezpiku katolikoak]]