Joxemi Zumalabe: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
[[FileFitxategi:Zumalabe-joxemi-oroigarri full.jpg|thumb|Joxemi Zumalabaren oroigarria, haren marrazki batekin.]]
 
'''Joxemi Zumalabe Goenaga''' ([[Donostia]], [[1950]]eko [[urriaren 14]]a - [[1993]]ko [[urtarrilaren 12]]a), kazetaria, marrazkilaria eta enpresaburu euskaltzalea izan zen, euskalgintzako eragile funtsezkoenetako bat.
9. lerroa:
[[Donostia]]n jaio zen, bere familia Urbieta kaleko 56. zenbakian bizi zenean. Aita, Jose Migel Zumalabe, matematikaria eta aparejadorea zuen ikasketaz eta etxeak egitea zuen lanbide. Ama, Axentxi Goenaga, maistra zen ikasketaz baina ez zuen inoiz lan horretan jardun. Lau ziren etxean, aita-amak, Joxemi bera eta Koro, hiru urte zaharrago zen arreba.
 
Bere aita kultur eragile garrantzitsua zen garai hartako Donostiako giro euskaltzale eta abertzalean. Zeruko Argia aldizkaria berpizten eta ikastolak sortzen ([[Santo Tomas Lizeoa]]ren bultzatzaile nagusienetakoa izan zen, [[Koldo Mitxelena]] eta [[Karlos Santamaria]]rekin batera) ekarpen garrantzitsuak egin zituen. Pintorea ere bazen, besteak beste [[Jorge Oteiza]]ren gaztetako laguna.
 
Familia giro [[abertzaletasun|abertzalean]] hezi zen Zumalabe. Hiru urte zituela hasi zen ikastolan. Karmele Esnal irakasleak [[Artzain Onaren Plaza]]n zuen lokalera joaten zen egunero. Ikastola klandestinoa zen artean. Esnalen eskolak bi urtez hartu ondoren, bost urte zituela [[Elbira Zipitria]]ren etxera pasatu zen, Donostiako Parte Zaharrean. Bederatzi urte bete arte aritu zen Zipitriaren eskoletan. Halabeharrez Sagrado Corazon ikastetxe erlijiosora joan behar izan zuen urtebetez.
17. lerroa:
=== Lehen urratsak prentsan eta kulturgintzan ===
 
[[1966]]an hasi zen Joxemi Zumalabe ''Zeruko Argia'' aldizkarian idazten, Antton Santamaria eta Rafa Egiguren ikaskideekin batera. [[Ramon Saizarbitoria]]k eta [[Rikardo Arregi Aranburu|Rikardo Arregik]] garai hartan ''Gazte naiz'' izeneko saila zuten aldizkarian eta ''Hemen gazteagoak'' izeneko saila sortu zuten Santo Tomas Lizeoko ikasleentzat. Geroago aldizkariko nazioarteko sailean idazten hasi ziren. Idatzi baino, itzulpen lana zela diote orduko lankideek. Rafa Egigurenek azaldu izan duenez, Alderdi Ederren Rikardo Arregirekin hitzordua egiten zuten. ''[[Nouvel Observateur]]'' aldizkariaren zenbakiak banatzen zizkien Arregik gazteei eta bakoitzak zein artikulu kopiatuko zuen erabakitzen zuten.
 
[[1968]]an [[Bartzelona]]ra joan zen [[Arkitektura]] ikasketak egitera, baina aurreneko maila bukatu gabe itzuli zen Donostiara [[1969]]an. Giro politikoa nahasia zegoen, besteak beste [[Xabier Etxebarrieta|Txabi Etxebarrietaren]] hilketaren ondoren. Zumalaberentzat gertaera lazgarria izan zen hura, besteak beste Etxebarrieta ezagutu zuelako. 1970eko lehenengo urteetan legez kanpoko kantaldiak egiteko egitasmo bat jarri zuen abian, Kintxo Sarasola, Mikel Arregi, Gabriel Gurrutxaga, Xabi Larrea, Mikel Intxausti, Joxerra Beloki, Itziar Salegi, Marta Barandiaran eta Joxemari Ostolazarekin batera. [[Resurreccion Maria Azkue|Resurreccion Maria de Azkueren]] kantutegia hartu eta herriz herri ibili ziren gitarra eta panderoz lagunduta kantatzen. Dena dela, [[Burgosko prozesua]]ren garaiak ziren, eta salbuespen-egoerek ez zuten kantaldiak antolatzeko bidea erraztu. Hasi eta urtebetera banatu zen kantaldiak antolatzen ibili zen talde hura.
27. lerroa:
[[1979]]an ''Zeruko Argia'' krisian zegoen: aldizkariaren jabe ziren fraide kaputxinoek inprimategiarekin zor handiak zituzten eta astekaria bertan behera uztekotan ziren. 1980an beren gain hartu zuten aldizkaria langileek. ''Zeruko Argia'' izatetik ''Argia'' izatera pasa zen aldizkaria.
 
Garai berriko lehen zeregina lan taldea finkatzea izan zen. [[Josu Landa]], [[Pello Zubiria]], [[Jon Barandiaran]] eta [[Iñaki Uria]] aldizkarian lanean hasi ziren [[1982]]rako. Aro berriko lehen hiru urteetan lankideetako bakar batek ere ez zuen aldizkaritik kobratzen. Zumalabek ''Hoja del lunes'' egunkaria muntatzen irabazi zuen soldata urte haietan.
 
Arazo ekonomikoei buelta eman zien ''Argia''k apurka-apurka, euskarazko prentsa posible zela erakutsiz. Joxemi Zumalaberen bultzadarekin aldizkariaren inguruan ''Apika'' informatika enpresa sortu zen [[1984]]an eta ''Antza'' inprimategia 1988an. Bi enpresa horiei esker astekariak finantziabidea bermatu zuen.
 
Euskarazko astekariaren apustua gaindituta ''[[Euskaldunon Egunkaria]]'' sortzea izan zen Zumalaberen hurrengo erronka. [[1987]]an honakoa esan zuen Zumalabek: ''"Dugun guztia mahai gainean jarri eta euskarazko egunkari baten aldeko apustua egin behar dugu"''.
 
Lan horretan aritu zen buru-belarri hurrengo urteetan. [[1990]]eko [[urtarril]]ean ''Egunkaria Sortzen'' egitasmoa abian jarri zen akziodunak bilatzeko eta dirua biltzeko. Handik hamabi hilabetera sortu zen ''Euskaldunon Egunkaria''.
 
Egunkari berriko Administrazio Kontseiluko kontseilari ordezkari izendatu zuten Zumalabe. Ordurako ordea, sabeleko minbiziaren eragina pairatzen hasia zen. ''Egunkaria'' abian jarri eta bi hilabetera hil ala biziko lehen ebakuntza egin zioten, 1991ko otsailean. Onik atera zen arren, urte eta erdira berriro ebakuntza egin behar izan zioten, 1992ko azaroan. 1993ko [[urtarrilaren 12]]an hil zen 42 urte zituela.
56. lerroa:
 
{{bizialdia|1950eko|1993ko|Zumalabe, Joxemi}}
 
[[Kategoria:Euskararen sustatzaileak]]
[[Kategoria:Euskaldunon Egunkaria]]