Joxan Goikoetxea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
5. lerroa:
Izaera eklektiko argikoa, interprete, konposatzaile, moldatzaile eta ekoizle moduan eginiko lanetan bat egin dute musikarekin antzerkiak, zinemak, dantzak eta formatu multimedia berriek. Disko ugari kaleratu ditu, eta bere ibilbide artistikoan azpimarratzekoa da moldaera eta adierazpide herrikoi eta folklorikoen erabateko ezagutza, baita abangoardiako korronteen praktika eta zuzendu dituen nahiz parte izan den proiektu ezberdinei aplikatutako teknologia berrien erabilera ere. Berrogeita hamargarren urteurrena ospatzeko eskaini zuen "ceLebratio" emanaldian, [[Bernardo Atxaga]] idazleak, Goikoetxearen hiperaktibitatea eta ugaritasuna dela eta, bere izena "''...Joxan Goikoetxea’t Erdi''" izan beharko litzatekeela esan zuen..
 
Hainbat artistekin lankidetzan aritu da, besteak beste: [[Dulce Pontes]], [[Xabier Lete]], [[Alasdair Fraser]] & Skyedance, [[Paco Ibañez]], [[Bernardo Atxaga]], [[Espido Freire]], [[Imanol Larzabal]], [[Luis Eduardo Aute]], [[Alberto Iglesias]], [[Fernando Velazquez]], [[Emilio Aragón]], [[Balen López de Munain]], [[Txomin Artola]], [[Eliseo Parra]], [[Angel Illarramendi]], [[Diego Vasallo]], [[Oskorri]], [[Mikel Laboa]], [[Javier Alvarez]], [[Suso Saiz]], [[Jorge Drexler]], [[Kepa Junkera]], [[Pasión Vega]] eta [[Pier Paul Berzaitz]].
 
[[Florentino Goikoetxea]] mugalari zenaren senidea da.<ref>Comète sarea |1941-1944. ''Hernani ezagutu (Hernani turismoa)''</ref>
 
== Ibilbidea ==
[[Richard Galliano]] frantses akordeoi-jotzaile ospetsuaren eraginpean eta bere irakaspenei esker kaleratu zituen bere bi lehenengo lanak Angel Unzu gitarra jolearekin batera, ''Lehenengo geltokian'' (1988) eta ''Kollage'' (1991), jazzaren arloan. HAT (Hernaniko Akordeoi Taldea) sortu zuen 1987an, eta ganbera-musika landu zuen taldearekin, ''Libertango'' (1991) lana aurrerakoia kaleratuz Astor Piazzollaren omenez. 1988an Radio3-RNE irratiko ''Discópolis'' irratsaioak ''Lehenengo Geltokian'' diskoa Espainiako hilabeteko disko izendatu zuen. 1985. urtetik, "Hernani" Musika Eskola Publikoko irakaslea da, bertan akordeoia, joera ezberdinak eta informatika musikala irakasten dituelarik. Eskola hau aitzindari izan dugu estatu mailan musika eta pedagogiari aplikatutako informatikaren erabilpenari dagokionez.
 
Euskal musika herrikoiaren arloan bere ibilbidea bi egitasmo paraleloetan banatzen da: bata, lehenengoa, zuzeneko folk musika tradizionalaren esparruan [[Alboka (taldea)|Alboka]] taldearekin ([[Alan Griffin]] multiinstrumentista irlandarrarekin batera) grabaturiko bost diskoarekin: ''Alboka'' (1994), ''Bi beso lur'' (1998), ''Lorius'' (2000), ''Lau anaiak'' (2004) eta ''Lurra, ur, haize'' (2017). Eta bigarrengoa berriz, [[Juan Mari Beltran]] musikari eta ikertzailearekin abiatutako bide berritzailea,  birziklatze musikala eta esperimentalaren bidez. Bi diska nabarmen grabatu zituen Beltranekin: ''Egurraren orpotik dator...''(1993) eta ''Beti ttun-ttun'' (1998), biak ere Suso Saiz gitarra-jole ospetsuaren ekoizpenarekin. Gitarrista espainiarra dugu Goikoetxearen ibilbidean beste erreferentzi puntu garrantzitsu bat, harekin grabatu zituen ''Quartet'' (1997 - zuzenean)  eta ''Elektro psychodelic film remix in living stereo'' (2000).
 
Joxan Goikoetxeak musika, irudia, dantza, eskultura eta literatura uztartzen dituzten hainbat ikuskizun eta proiektu sortu eta estreinatu ditu. Eremu horretan ''Libertango'' (1991)ren ostean ''Ametsaren Bidea'' (1994), ''Metropolis'' (1995), ''Supernova'' (2000), ''El Sueño de Alejandro'' (2001), ''Agur, Everest'' (2010), ''Gau-Beranduan'' (2013), ''Ihes'' (2014), ''EzpaletenaK'' (2015), ''Maite K'' (2016), ''Adiorik Gabe - Sin Adiós'' (2016), ''Zerua beti beherago dago'' (2016) eta ''Hernani - Gure hitzak'' (2018) iritsi ziren eta bereziki ''Goazen Lagun'' (1996) Euskal Herrian ezaugarri hauekin egindako lehen proiektu multimedia. Kontzeptu eta euskarri berri honek 1995 urtean AZTARNA zigilua sortzera bultzatu zuen, hainbat euskal artisten lanak argitaratuaz orduz geroztik.
 
Zinemarako, telebistarako eta antzerkirako lanak ere konposatu, moldatu eta ekoiztu izan ditu, besteak beste Comète sareari buruzko Azken bidaia dokumentaleko musika. Hain zuzen ere, sare horretako partaide izan zen [[Florentino Goikoetxea]]<nowiki/>ren senidea da, bere aitona eta Florentino anaiak baitziren.<ref>Comète sarea | 1941-1944. ''Hernani ezagutu (Hernani turismoa)''</ref>
34. lerroa:
* Beti ttun-ttun. NO-CD Records (1998)
* Juanito Gorriti – Babarrunaren dantza. NO-CD Rekords (1998)
* La ciudad sumergida – (Zuzenean) (2001)
 
'''Suso Saizekin''' batera:
* Quartet (Suso Saiz /Tino di Geraldo /Krishou Montieux /J.Goikoetxea). Dro - Warner – (1997)
* Elektro psychodelic film music remix in living stereo.(Zuzenean) (2000)
 
'''ALBOKA''' taldearekin:
45. lerroa:
* Lorius. Resistencia (2001)
* Lau anaiak. Elkar (2004)
* Lurra, ur, haize (2017)
 
'''Ekoizle''' lanetan:
56. lerroa:
'''Zuzeneko emankizunak''':
* Libertango. Astor Piazzolla in memoriam - (1989)
* Ametsaren Bidea (Zuzenean) (1994)
* Metròpolis (B.S.O. Zuzenean) - (1995)
* Euskaldunak Munduan - (Zuzenean Andoni Egaña eta Iñaki Muruarekin) – (1998)
* Supernova – Planetario de Pamplona (2000)
* El sueño de Alejandro – Planetario de Pamplona (2001)
* El mundo de fugaz – Planetario de Pamplona (2002)
67. lerroa:
* Neguan izan zen – Xabier Lete (DVD) – (2009)
* Eta hala ere, Natura gara - Nisa Goiburu – (2010)
* Agur Everest – (Zuzenean) (1980 - 2010)
* Xabier Lete Gogoan – (Zuzenean) (2011)
* Jaso dezagun hiri bat (Wir bauen eine stadt) - (2011)
* SDB Sortuko dira besteak - (Zuzenean) (2012-2014)
* Gau Beranduan – (Zuzenean Harkaitz Cano eta Pettirekin) – (2013)
* Egunsentiaren Kantak (Zuzenean Pier Paul Berzaitzekin) – (2013)
* Ihes – (Zuzenean Amets Arzalusekin) – (2014)
* Imanol Gogoan 10 urte. (2014)
86. lerroa:
* Itzaletik Aztarnara - (Nisa Goiburu eta Ander Letamendia) - (2017)
* Horra, Horra! - (Gipuzkoako Abesbatzen Federazioa) - (2017)
* Ce'''L'''ebratio - (2017)
* Laida Pilota - (2018)
* Asteasu eta Txirrita. RS538 Disko baten sekretuak (Pello Errota 100 urte) - (2018)
* Hernani - Gure Hitzak - Ainhoa Larrañagarekin batera (2018)
* Bost Hitz - Xabi Payarekin batera - Leeuwarden 2018
 
'''Antzerkirako sortutako musika''':
96. lerroa:
* Aguro - Hika antzerki taldea (1991)
* Adagio Violentissimo - Tanttaka (1993)
* Robinson - Ados (1994)
* Henry Bengoa Inventarium - Hika Antzerki taldea (1995)
* Lamiak - Ados (1997)
104. lerroa:
* Gus eta Gas - Ados (2000)
* El amigo de John Wayne - Ados (2002)
* Ai Ama! - Hika Antzerki taldea (2002)
* Los niños no pueden hacer nada por los muertos - Agerre Teatroa (2002)
* Las mujeres de verdad tienen curvas – Ados Teatroa (2003)
142. lerroa:
 
{{bizialdia|1967ko||Goikoetxea, Joxan}}
 
[[Kategoria:Euskal Herriko akordeoi-jotzaileak]]
[[Kategoria:Hernaniarrak]]