Ireki menu nagusia

Aldaketak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
 
'''José María Lasarte Arana''' ([[Donostia]], [[1912]] - [[Donostia]], [[1974]]ko [[abenduaren 20]]a) [[euskaldun|euskal]] abokatu eta [[politika]]ria izan zen<ref>{{Erreferentzia | url=http://www.euskomedia.org/aunamendi/87008 | egilea=[[Auñamendi Eusko Entziklopedia]] | izenburua=José María Lasarte Arana }}</ref>.
 
== Biografia ==
[[Euzko Alderdi Jeltzalea|EAJ]] eta [[Eusko Langileen Alkartasuna|ELAren]] kidea, [[1934ko Iraultza Euskal Herrian|1934ko Iraultzan]] gobernuaren aurka aritu ziren alkate jeltzaleak defendatu zituen. [[1936ko Espainiako hauteskunde orokorrak|1936an diputatua]] izan zen eta, uztailaren 18an militarren Altxamendua gertatu eta berehala, lehenengoa izan zen jeltzaleetan ([[Manuel Irujo]]rekin batera) hura gaitzesten eta Errepublikaren alde agertzen, Donostian. Harrezkero, [[Eusko Gudarostea]] sortzen lagundu zuen. [[Santoñako hitzarmena|Santoñako hitzarmeneahitzarmenean]]n parte hartu zuen eta ondoren Paris eta Argentinara erbesteratu zen<ref>Leyre Arrieta Alberdi. ''Estación Europa. La política europeista del PNV en el exilio (1945-1977)''. Tecnos, 2007. 78. orrialdea.</ref>. Eusko Jaurlaritzako informazio zerbitzuko buru izan zen gerra amaitu arte.
 
[[Espainiako Gerra Zibila|Gerra]] ondoren, erbestean ''Boletín OPE'' (''Oficina de Prensa de Euzkadi'') informazio bulegoa sortu zuen Parisen. 1946an [[Eliodoro de la Torre]] Gobernazio sailburua ordezkatu zuen. 1952an [[Venezuela]]ra jo zuen, kargu hura utzi ondoren. Caracaseko Euskal Etxeko presidentea izan zen. 1959aren bukaera aldera Donostiara itzuli zen. [[Santo Tomas Lizeoa|Santo Tomas Lizeoaren]]ren sortzailetako bat izan zen eta lehenengo lehendakaria 1965etik 1970era<ref>''Santo Tomas lizeoa 1960-61/2010-11''. Donostia. 2011. 29. orr.</ref>.
 
== Erreferentziak ==
 
{{bizialdia|1912ko|1974ko|Lasarte, Jose Maria}}
 
[[Kategoria:Donostiako politikariak]]
[[Kategoria:Jeltzaleak]]