José Eduardo dos Santos: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
'''José Eduardo dos Santos''' ([[Luanda]], [[Angola]], 1942ko abuztuaren 28a) angolar [[politika]]ria da.
 
== Biografia ==
Angolako Errepublikako presidentea 1979tik aurrera. Aurreko presidente [[António Agostinho Neto]]ren politika [[leninismo|marxista-leninista]] pixkana-pixkana ordezkatzen joan zen, eta [[sozialismo demokratiko]]a ezarri zuen. [[Angolaren Askapenerako Herri Mugimendua|Angolaren Askapenerako Herri MugimenduMugimenduko]]ko (AAHM) (Movimento Popular de Libertação de Angola) kide izan zen gaztetandik, eta goi-mailako ikasketak egin zituen [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|Sobietar Batasun]] ohian (SESB). [[Portugal]]ek Angola utzi zuenean, AAHMk ezarritako gobernuan, Kanpo Arazoetako ministro izan zen. 1977an gobernuko lehen lehendakariorde eta AAHMko Batzorde Nagusiko kide izendatu zuten. Urtebete geroago, Ekonomia Plangintzako ministro egin zuten. 1979ko irailean Errepublikako lehendakari-kargua hartu zuen, Batzorde Nagusiak aho batez hala erabakita, Agostinho Netoren heriotzaren ondoren.
 
Gerra Zibilaren eta gosetearen ondorioek, eta, geroago, sobietar erregimena desegiten joateak, gobernuaren politika arintzera behartu zuten. Hasieran, lehendakaritza hartu zuenean, harreman estuak izan zituen Sobietar Batasun ohiarekin, eta [[Lerrokatu Gabeko Herrialdeen Mugimendua]]ren ildoari jarraitu zion. [[Senegal]]ek erregimena ezagutzea lortu zuen, 1982an. Geroago, [[Kuba]]ko armada Angolatik erretiratzea onartu zuen, [[Hegoafrika]]rekin zenbait hitzarmen egin ondoren; izan ere, Hegoafrikako tropak [[Namibia]]ko tropa matxinatuen kontra borrokatzen ari ziren Angolako hegoaldean.
17. lerroa:
 
{{bizialdia|1942ko||Dos Santos, Jose Eduardo}}
 
[[Kategoria:Angolako politikariak]]