Joseph Haydn: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 80.32.15.65 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Xabier Cañas wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
Etiketa: lehengoratzea
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
5. lerroa:
 
== Biografia ==
Gaztetatik musikarako dohain bereziak erakutsi zituen. [[1740]]an [[Vienako katedrala|Vienako katedralkatedraleko]]eko koruko kantari hasi zen, eta [[1748]] arte han jarraitu zuen. Ez zuen musika-heziketa berezirik inorengandik hartu: bere gisa ikasi zuen, Fux, Mattheson eta [[Carl Philipp Emanuel Bach]] musikarien obretatik. Lehen lanak [[Von Fürnberg]] baroiaren orkestra txikiarentzat idatzi zituen: ''divertimento-''ak, nokturnoak, kuartetoak ([[1755]]). Lau urte geroago, [[Von Morzin kondea]]rentzat lan egin zuen denbora labur batez, hark [[Bohemia]]n zuen gazteluan.
 
[[1761]]ean [[Esterhazy]] familiaren zerbitzura sartu zen. Horrek berebiziko eragina izan zuen, [[Nikolas printzea]]ren koru zuzendari izan baitzen [[1766]]-[[1790]] bitartean. Hogeita bost urteotan Esterhazytarrek beren egoitzetan (Viena, Eisenstadt, Esterhaz gaztelua) emandako jai guztietako musika Haydnek egina zen. Halakoetan, orkestra txiki bikain baten buru zela, handik gutxira Europa osoan ezagun bihurtuko ziren operak, sinfoniak, sonatak eta kontzertuak aurkeztu zituen, eliz musikarekin batera. Heldutasun-aro hartakoak dira, besteak beste, ''Stabat Mater'' (1767), ''Agurrena'' deituriko sinfonia (1772) eta ''Missa Sancta Caecilia'' (1773).
 
Nikolas printzea hil zenean ([[1790]]), [[Ingalaterra]]ra joan zen, urteetako deiei erantzunik. Londresen harrera beroa izanik, bi egonaldi egin zituen hiri hartan (1791-1792, 1794-1795). Bidaia horiek zirela eta, obra berriak ondu zituen, hala nola ''102, 103 eta 104. Sinfoniak''. Austriara itzulirik, berriro hartu zuen koru-zuzendari postua [[Nikolas II.a Esterhazy]]rekin. Azken aro horri dagozkio ''Kreazioa'' (''Die Schöpfung'', 1798) eta ''Urtaroak'' (''Die Jahreszeiten'', 1801) oratorioak.
 
Azken sei mezak (1796-1802) eta sei kuartetoak (1797) ere guztiz aintzat hartuak dira. Vienan iraganiko azken urteak gaixotasunak eta gerrak ilundu zizkioten, musikagile gazteen ezagutzak eta adiskidetasunak apur bat gozatu bazioten ere. [[Napoleon Bonaparte|Napoleon]] Vienan sartu eta handik hiru astera hil zen, [[1809]]ko [[maiatzaren 31]]n. Emankortasun harrigarriko musikagilea izan zen. Ahots-musikaren sailean: 36 ''lieder'', [[Eskozia]]ko eta [[Gales]]ko kantuen bilduma, kantatak, oratorioak, 14 meza, ''Stabat Mater'' bat, bi ''Te Deum'', 14 eskaintza, 4 motete eta beste hainbat obra. Musika instrumentalari dagokionez, berriz: pianorako 53 sonata, 77 kuarteto, tresna desberdinetarako 65 trio, sesteto bat, kinteto batzuk, ''eco'' bat 4 biolin eta bi biolontxelorako, harparako sonata bat, piano eta biolinerako 4 sonata, 125 sinfonia edo obertura, 7 martxa, 6 scherzo, pianorako 20 kontzertu eta hainbat tresnatarako 34 kontzertu. Musika dramatikoa: 24 opera edo ''singspiele'' (haietarik 13 italiar estilokoak) eta 22 aria. Tresnaz jotzeko musikagintzan gailendu zen nagusiki.
 
[[Ludwig van Beethoven|Beethovenek]] eta [[Wolfgang Amadeus Mozart|Mozartek]] aitortu zuten Haydnen eragina (alderantziz ere, Mozarten obrek eragina izan zuten Haydnen azken aldiko zenbait lanetan). Zorroztasuna, oreka, argitasuna, dotorezia eta sosegua dira Haydnen musikaren ezaugarriak. Haydnen ekarpena erabakigarria izan zen sonata eta sinfonia klasikoaren behin betiko egitura finkatzeko. Ganbera-musikaren alorrean berak ezarri zuen hari-kuartetoaren egitura, gero Mozartek eta Beethovenek eredu formaltzat hartu zutena. Erlijiozko obretan ez dago dudarako edo hersturarako lekurik, eta fedearen sendotasuna modulazio samurrez zein indartsuz adierazten du. Azken [[barrokoa]]ren garaikoa bazen ere, [[erromantizismo]]aren sentiberatasun-moldeak iragarri zituen bere obran.
32. lerroa:
 
{{bizialdia|1732ko|1809ko|Haydn, Joseph}}
 
[[Kategoria:Austriako musikagileak]]
[[Kategoria:Musika klasikoko musikagileak]]