Josep Lluís Sert: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t +biografia infotaula automatikoa, +bizialdia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
5. lerroa:
== Biografia ==
 
J.L. Sert arkitekto kataluniarra 1902an jaio zen Bartzelona hirian eta ikasketak bertan burutu zituen. Garai haietan Bartzelona kultur gune garrantzitsua zen eta [[Antoni Gaudí|Antoni Gaudi]] zen bertako arkitekto esanguratsuena, J.L.ren osaba J.Maria Sert margolaria zen ''[[Art Nouveau]]''-ren jarraitzaile eta bere nahia [[barrokoa|barrokoko]] maisuak gainditzea zen. Familia giroa ''art noveau'' mugimenduaren hurbilekoak izan arren, Sert [[Arkitektura arrazionalista|arrazionalisten]] jarraitzailea zen. Sert-ek [[Le Corbusier]] ezagutzeko aukera izan zuen bera Bartzelonara etorri zenean Gaudiren lan modernistak ikustera. Sert bere hiriari lotua zegoela eta modernismoa gertutik ezagutu zuela erakusten digu [[1960]]ean Gaudiri buruzko liburu bat argitaratu izanak.
 
[[1928]]an graduatu eta urte bat geroago [[Paris]]era joan zen. Bertan Le Corbusierrentzat lanean ibili zen urtebetez, Bartzelonara itzuli arte. Parisen pasatako urtean Le Corbusier eta [[Bauhaus]]-en pentsamoldeak jaso zituen eta horrela bere teoria arrazionalistak eratzen joan zen.
 
Ikasketak bukatu eta handik gutxira [[GATCPAC]] (''Grup d'Arquitectes i Tècnics Catalans per el Progrés de l'Arquitectura Contemporània'') taldea sortu zuen bere jaioterrian. Talde honen helburua pentsamendu arrazionalista eta [[arte]]en integrazioarekin lan egitea izan zen.
 
[[Espainiako Gerra Zibila]] amaitu zenean 1939an, [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBetara]] joan eta [[New York]]-en bizitzen hasi, non “''Town Planning Associates''” eratu zuen. 1945tik aurrera [[hirigintza]] proiektu garrantzitsuak egin zituen: [[Brasil]] (''Cidade dos Molokes''), [[Peru]] (Chimbote) eta [[Kolonbia]]n ([[Medellín|Medellin]]) Lan guzti hauek [[CIAM]]en eskutik (''Congrès International d'Architecture Moderne'') irten ziren, bertako presidente Sert izan baitzen 1947-1956 urteetan.
 
[[Walter Gropius]] arkitekto ospetsuaren ordezkoa izendatu zuen 1953an [[Harvard Unibertsitatea]]k, 1968an erretreta hartu arte zuzendari karguan egon zelarik. Nahiz eskolan zuzendari aritu, bere lanak egiten jarraitu zuen. Garrantzitsuenak garai honetan: AEBetako enbaxada [[Bagdad]]en ([[1955]]-[[60]]) eta beretzako etxea 1958an Cambridge hirian egina, non arkitektura arrazionalista modernoa jarraituz estilo mediterraneoa lortu zuen.
 
[[1955]] urtean itzuli zen [[Europa]]ra eta [[Katalunia]]n burutu zituen bere proiektuak. Urte honetan egin zuen [[Joan Miró]] artistaren estudioa [[Mallorca]]n.
31. lerroa:
== Lan garrantzitsuak ==
 
Serten lana beti espazio eta [[Bolumen (espazioa)|bolumenen]] arteko erabateko [[oreka mekaniko|orekan]] oinarriturik dago. Eraikuntza materialen erabileran nahiko zentzuzkoa da eta gehienetan begi bistan agertzen dira bukaera emanez edo apaindura moduan. [[Kolore]]ak modu sinplean erabiltzen ditu eta ezberdintzeko funtzioa izan ohi dute. Bere lan denetan argiarena zen garrantzi nagusia.
 
Sert-ek [[arkitektura]] eta [[hirigintza]]ri buruzko liburuak idatzi zituen, bere bizitzan zehar ikertzen aritu baitzen.
54. lerroa:
 
{{bizialdia|1902ko|1983ko|Sert, Josep Lluis}}
 
[[Kategoria:Kataluniako arkitektoak]]
[[Kategoria:Bartzelonarrak]]