Josef Bonaparte: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
An13sa (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
4. lerroa:
 
== Biografia ==
Josef Bonaparte [[Corti]]n, [[Korsika]], jaio zen [[1768]]ko [[urtarrilaren 7]]an eta Giuseppe Buonaparte izena jarri zioten.
 
Josefen gurasoak Charles Bonaparte eta Maria Laetizia Ramolino izan ziren eta anaia gazteagoa izan zen [[Napoleon Bonaparte|Napoleon]].
 
Zuzenbidea ikasi zuen [[Pisa]]n ([[Italia]]). [[1794]]ko [[abuztuaren 1]]ean, [[Marseilla]]ko negozio gizon baten alaba zen [[Julie Clary]]rekin ezkondu zen [[Marseilla]]n eta 3 alaba izan zituzten:
* Julia Josefina Bonaparte ([[1796]]): ez zuen bizirik iraun.
* Zenaida Letizia Julia ([[1801]]-[[1854]]).
16. lerroa:
 
== Espainiako erregetza (1808ko uztaila–1813ko ekaina) ==
[[1808]]ko [[maiatzaren 5]]eko [[Baionako abdikazioak|Baionako abdikazioen]] ondoren, Espainiako koroaren jabe [[Napoleon Bonaparte|Napoleon]] zen eta honek [[ekainaren 6]]an bertan anaia Josef izendatu zuen Espainiako errege, [[uztailaren 7]]ra arte ez bazuen ere ardura hartu, konstituzio berria zin egin eta Baionako Batzarraren fideltasun zinak jaso ondoren.
 
[[1808]]ko [[uztailaren 20]]an iritsiko zen [[Madril]]era, [[maiatzaren 2]]az geroztik, [[Iberiar Penintsulako Gerra|Independentzia gerran]] sartuta zegoen erreinura eta, [[uztailaren 25]]ean, aldarrikatu zuten errege.
22. lerroa:
[[Bailéngo gudua|Bailengo porrotaren]] ondoren, ihes egin beharrean izan zen, [[Burgos]]era, [[Miranda Ebro|Miranda de Ebrora]] eta, [[irailaren 22]]an, [[Gasteiz]]era. Anaia [[Napoleon Bonaparte|Napoleonek]] lagunduko dio bere tropa andanarekin eta [[Madril]]en ezartzea lortuko du azkenean.
 
[[Baionako Estatutua]] aldarrikatu zuen, [[Frantsestu (Iberiar Penintsulako Gerra)|frantsestuafrantsestuak]]k edo [[Espainia]]ko [[ilustratua]]k erakarri nahian. Hala ere, ez zioten inposaketa barkatu eta herriak muzin egin zion erreformismoari.
 
[[1809]]ko abenduan, gaur egun [[Pradoko Museoa]] denaren sorrera iragarri zuen, ''Museo Josefino'' izena bazuen ere. [[Espainia]]ko arte lanak [[Frantzia]]ra ateratzen ari ziren eta bertan geratuko ziren horrela. Hala ere, ez zuen eraikitzerik izan eta [[Fernando VII.a Espainiakoa|Espainiako Fernando VII.ak]] lortu zuen hori [[1819]]an.
 
''Pepe Botella'' ezizena eman zioten eta alkoholikoa zen ospea hartu zuen, baina Josef abstemioa zen. ''El rey plazuelas'' ere esaten zioten [[Madril]]en, eliza eta komentuak bota eta enparantza ugari inauguratu zuelako. Oriente enparantza izan zen garrantzitsuenetako bat, Errege Jauregiaren aurrean.
 
[[1812]]ko [[uztailaren 22]]an, [[Arapilesko gudua|Arapilesko porrota]] izan zuten eta Madrildik ihes egin behar izan zuen berriro. [[Gasteiz]]en harrapatu eta garaitu zuten [[Arthur Wellesley|Wellingtongo dukearen]] tropek eta, [[1813]]ko [[ekainaren 13]]an, betirako alde egin beharrean izan zen, [[Frantzia]]n geratu zelarik bere anaia erori arte.
 
== Bizitza pribatua ==
[[Fitxategi:Julie Clary - enfants.jpg|thumb|200px|leftezkerrera|Julie Clary, [[Josef Bonaparte]]ren emaztea eta alabak]]
Julie Clary ez zen sekula [[Espainia]]ra joan eta alabak zaintzen geratu zen Josef hona eta hara zebilen bitartean.
 
Lehenengo ihesaldiaren garaian [[María del Pilar Acedo|María del Pilar Acedo Sarriárekin]] elkartu zen berriro, Vado eta Etxauzeko kondesa eta Baionako konstituzioa onartu zuten frantsestua zen [[Ortuño Agirre|Ortuño Agirre del Corral]] Montehermosoko markesaren emaztea. Josefek Espainiako Handi egin zuen markesa eta beste titulu batzuk ere esleitu zizkion. [[Gasteiz]]ko [[Montehermoso jauregia]] erosi zion eta momentuko errege jauregia bertan ezarri zuen.
 
[[1811]]n, [[Paris]]era joan zen bikotea Josefekin [[Napoleon II.a Frantziakoa|Frantziako Napoleon II.aren]] bataiora, baina Ortuño [[Paris]]en hil zen. María del Pilarrek Josefekin jarraituko zuen honek tronua galdu zuen arte.
 
Badirudi, Jarucoko kondesarekin ere izan zituela harremanak; garestiak gainera, bost bat milioi erreal kostatu zitzaiola esaten baita. María Teresa Montalvo O'Farril oso gazte ezkondu zen [[Kuba]]ko gizon aberatsenarekin, baina senarrak kiebra jo zuen [[Karlos IV.a Espainiakoa|Karlos IV.aren]] gortean. Emakume honen osaba Josefen Gerra ministroa zen eta horrela ezagutu zuten elkar. Hala ere, gazte hil zen eta erregeak berehala begiratu zion haren alaba zen María Mercedesi, Christophe-Antoine Merlin kapitainaren emaztea zenari. Josefek konde izendatu zuen eta Madriletik urrun izaten ziren lanetan mantendu zuen. Horrela kantatzen zuen herriak:
45. lerroa:
 
== Erbesteratzea eta azken urteak (1813–1844) ==
[[Espainia]]ko irteeraren ondoren, Josef [[Ameriketako Estatu Batuak|Ameriketako Estatu Batuetara]] abiatu zen. [[Espainia]]ko koroaren bitxiak saldu zituen eta mantsio bat eraiki zuen Poin Breezen, [[Filadelfia|Philadelphian]]. Luxuzko altzariak, liburu arraroen bilduma paregabea eta arte lanez betetako etxea, parke handi batez inguratu zuen, estanke eta guzti.
 
Jende ospetsu asko izan zuen inguruan: [[Pennsylvania]]ko senataria zen Joseph Hopkinson, Nicholas Biddle bankaria, Frances Wright idazlea, Stephen Girard bankari eta filantropoa -garaiko amerikar aberatsena-, John Quincy Adams presidentea eta Henry Clay estatu idazkaria, Daniel Webster politikaria edo La Fayetteko markesa beste batzuen artean.
 
[[Ameriketako Estatu Batuak|Ameriketako Estatu Batuetara]] ere, Josef emazterik gabe joan zen, [[Europa]]n geratu baitzen hau bere alabekin, baina han ere ez zitzaion amodiorik faltatu.
 
[[1841]]ean, [[Florentzia]]n bizitzeko baimena jaso zuen eta hortxe hil zen [[1844]]an. Hala ere, [[Paris]]en eman zioten lur, [[Napoleon III.a]]k [[Napoleon Bonaparte|Napoleon]] enperadorearen eskuinean lurperatzea eskatu zuelako.
69. lerroa:
 
{{bizialdia|1768ko|1844ko|Bonaparte, Josef}}
 
[[Kategoria:Espainiako errege-erreginak]]
[[Kategoria:Napoliko monarkak]]