Jose Migel Iturriotz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
9. lerroa:
19 urte zituela, Argentinako pilotalekuetara joan zen Beasaingo Tiburcio Lasa lagunarekin, dirua egitera. Pilotari nagusienak ziren [[Buenos Aires]] eta [[Mexiko]]ko pilota egitarauetan; diotenez partiduko mila pezeta kobratzera ere iritsi ziren.
 
Han [[Idiazabal]]go Mariana Urrestarazu ezagutu zuen, anaia batek deituta lanera joandakoa. [[Santa Fe]]ko [[Rosario]]n ezkondu ziren 1891ko martxoaren 30ean, eta orduz geroztik Mariana izan zen ahal zutena aurrezten aritu zena, beren sorterrira lehenbailehen itzuli ahal izateko.
 
=== Europara itzultzea ===
19. lerroa:
 
=== Alkatetza ===
Hamazazpi urtez hainbat kargu izan zituen Udalean. Epaile, Zinegotzi eta bi aldiz Alkate ere izan zen; lehenengo aldiz 1906--1910 bitartean, eta bigarrengoan 1912-1920 urteen artean.
 
1906an alkatetzara lehenengo aldiz iritsi zenean, herriak zituen ur-hornidurari beharrei konponbidea ematen saiatu zuen. Aurreko mendearen azken laurdenean [[Ugartemendiko ur-biltegia|Ugartemendiko ur-biltegira]] egindako ur-ekartzeak eskasegiak ziren jadanik, industri bultzadari esker hazkunde handia izan baitzuen herriak.
33. lerroa:
=== Erretiroa ===
1920an alkatetza utzi ondoren, familia Donostiara joan zen bizitzera, [[Fermin Calbeton]] kalera, eta han hil zen 55 urte zituela 1924ko irailaren 12an. Hurrengo egunean Beasaina ekarri zuten haren gorpua eta, hemen, hileta nagusiak egin ondoren, familiaren hilobian ehortzi zuten, bera alkate zela 1917an eraiki eta inauguratutako hilerrian.
{{bizialdia|1869ko|1924ko|Iturriotz, Jose Migel}}
 
[[Kategoria:Beasaindarrak]]
[[Kategoria:Gipuzkoako pilotariak]]
[[Kategoria:Gipuzkoako politikariak]]
{{bizialdia|1869ko|1924ko|Iturriotz, Jose Migel}}