Jose Maria Bakero: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
5. lerroa:
Txikitan [[esku-huskako pilota|esku huskako pilotaria]] izan nahi zuen arren, Real Sociedad taldeko harrobitik ateratako erdilaria izan zen. Gaztetatik aritu zen Errealaren taldean. Hamazazpi urte baino ez zituela [[Espainiako futbol ligako lehen maila|Lehen Mailan]] debutatu zuen, zortzi urtez bere taldea izan zen Errealean. [[1988]]an, hogeita bost urte zituela, [[Bartzelona Futbol Kluba|FC Barcelonak]] fitxatu zuen, han beste zortzi urtez aritu zelarik.
 
Errealarekin bi Liga, Superkopa bat eta Errege Kopa bat irabazi zituen. 1988-1989 denboraldia izan zen talde zuri-urdinarekin jokatu zuen azkena. 1990. urtean Bartzelonara joan zen, [[Bartzelona Futbol Kluba|Bartzelona Futbol KlubKlubean]]ean jokatzeko. Erdietsi dituen emaitzen artean, lau Liga txapelketa (1991-1994 artekoak), bi Errege Kopa (1989 eta 1990ekoak), 1989ko Europako Errekopa eta 1992an Europako Kopa aipa daitezke, baita 1992, 1993 eta 1995ko Superkopak ere. [[Johan Cruyff]]en ''Dream Team'' taldeko kapitaina izan zen goizuetarra.
 
1997an utzi zuen Kataluniako futbol kluba Bakerok, eta Mexikora joan zen Veracruz taldean jokatzera. 1998an, Mexikon bertan, La Puebla taldearen entrenatzaile-lanetan aritu zen. 2000. urtean itzuli zen Mexikotik Bartzelonara, klubaren talde teknikoko lanak egiterako. Espainiako Lehen Mailako Liga txapelketan 483 partida jokatu ditu, eta 139 gol sartu ditu.
12. lerroa:
 
== Kirol ibilbidea ==
=== Jokalari ===
** [[1980]]-[[1988]]: Erreala.
** [[1988]]-[[1996]]: FC Bartzelona.